Thiago Alcantara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thiago Alcantara
Thiago 2010.jpg
Bizitza
JaiotzaSan Pietro Vernotico1991ko apirilaren 11 (31 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaMazinho
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa2007 / 200885
Flag of None.svg Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa2007 / 200710
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg FC Barcelona B2008 / 2011593
Flag of Spain.svg Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2009 / 2010114
Flag of None.svg Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa2009 / 200911
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba2009 / 2013687
Flag of Spain.svg Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2010 / 2013216
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala2011 /
Bianco e Blu a scacchi bordati di Rosso.png FC Bayern München2013 / 2020ko iraila15017
600px Rosso con grifone Bianco scudato e fiamme.png Liverpool Football Club2020ko iraila /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Kirol zenbakia6
Pisua70 kilogramo
Altuera174 zentimetro
Izengoitia(k)Mazinho Jr.

thiagoalcantara6.com
Twitter: Thiago6 FIFA: 375512 UEFA: 1906776 Edit the value on Wikidata

Thiago Alcantara (San Pietro Vernotico, Italia, 1991ko apirilaren 11an) erdilariz jolasten dauan futbolari bat da. Premier Leagueko, Liverpool F.C taldean jolasten du. Espainiako selekzio absolutuan jolasten dau 2011etik.

Familia kirolaria dauka, aita bat dauka futbolaria izan zana, Mazinho deitutakoa; ama, voleian jolasten eban, Valeria Alcantara eta bere anaia futbola, Rafinha Alcantara.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelona Futbol Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen mailan debutatu zuen F.C Bartzelonako lehen taldearekin 2009ko maiatzaren 17an Mallorcaren aurka jolasten eben partiduan, F.C Bartzelona ligaren irabazlea izanda, sartu zan 74. minutuan 44 zenbakiarekin. 2009 ligaren apartez, beste 5 titulu irabazi eban Bartzelonak: Futboleko Espainiako Errege Kopa, Espainiako Superkopa, UEFAko Txapeldunen Liga, UEFAren Europako Superkopa eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa. 2010eko otsailaren 20an lehen gola sartu zuen Lehen Mailan Real Racing Club de Santanderren aurka. UEFA Txapeldunen Ligan debutatu zuen 2010eko abenduaren 7an Rubin Kazanen aurka, 2-0 irabazi zuen Camp Nou-n.

FC Bayern München[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko uztailaren 14an Bayernek akordu bat batera heldu zen Bartzelonagaz Thiago erosteko, Bayernek 25 milioigatik erosi eban Thiago. Bayernen, debuta egin zuen Borussia Dortmunden aurka 4-2 galdutako partiduan, 2013ko Alemaniako Superkopan uztailaren 27an. Thiago Alcántararen lehen gola Bayern Munichen, Pep Guardiolarekin izan zan, taldeak Telekom Kopako finalean Borussia Mönchengladbacheri 5-1 irabazi zion, gola bularrarekin izan zan.[1]Thiago Alcántarak agur berezia egin zuen, Bayern Munichek Liverpoolekin akordioa lortu zuen 30 milioi euro inguruko kostuarekin.[2]

Liverpool Football Club[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko irailaren 18an, Munichen zazpi urte igaro ondoren, Liverpool F.C.-ra transferentzia ofizial bihurtu zen. Bi egun geroago debutatu zuen Stamford Bridgen Chelsea FCren aurka, 0-2 irabazi zuen partidaren bigarren zatia jokatuz. Thiagok jo zuen baloia goitik behera kolpatuz, lurraren ia paraleloan zebilen ibilbidea marraztea lortu zuen. Balioa makilaren albotik pasatu zan eta gol ikaragarri bat izan zan, horrela, bere lehenengo gola sartu zuen Liverpool F.C-en UEFAko Txapeldunen Ligan.[3]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulu nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thiago Bartzelonarekin

F.C Bartzelonan 5 titulu irabazi ebazan: 2 Espainiako Superkopa, 2 Espainiako futbol ligako lehen maila, eta Futboleko Espainiako Errege Kopa bat.

Bayernen 14 titultu irabazi ebazan, horietako 7, Bundesliga izan ziren, 4 Alemaniako Futbol Kopa eta 3 Alemaniako Superkopa.

Liverpoolen bakarrik irabazi dauz 2: Ingalaterrako Futbol Ligako Kopa bat eta FA Cup bat.

Nazioarteko tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonagaz 3 titulu irabazi ebazan: UEFAko Txapeldunen Liga bat, UEFAren Europako Superkopa bat eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa bat.

Bayernen 3 titutlu irabazi ebazan ere: UEFAko Txapeldunen Liga bat, UEFAren Europako Superkopa bat eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Thiago anotó su 1º gol en 5-1 de Bayern» ESPN.com.mx 2013-07-21 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  2. (Gaztelaniaz) «La emotiva despedida de Thiago Alcántara al Bayern de Múnich» Mundo Deportivo 2020-09-18 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  3. (Gaztelaniaz) «El golazo de Thiago Alcántara a cámara lenta es una cosa de locos» es.sports.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).