Thomas Klestil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Thomas Klestil
Thomas Klestil.jpg
10. Austriako presidentea

1992-07-08 - 2004-07-06
Kurt Waldheim - Heinz Fischer Itzuli
Austrian ambassador to the United States Itzuli

Bizitza
Jaiotza Viena1932ko azaroaren  4a
Herrialdea  Austria
Austriako Estatu Federala
 Hirugarren Reicha
Austriako Lehenengo Errepublika
Heriotza Viena2004ko uztailaren  6a (71 urte)
Hobiratze lekua Zentralfriedhof (Vienna) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Edith Klestil  (1957 -  1998)
Margot Klestil-Löffler  (1998 -  2004-07-06)
Hezkuntza
Heziketa Vienako Unibertsitatea
Vienna University of Economics and Business Itzuli Diplom-Merchant Itzuli, Q24541494 Itzuli
Q15431708 Itzuli
Hezkuntza-maila Diplom-Merchanta Itzuli
Q24541494 Itzuli
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria eta ekonomialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Austrian People's Party Itzuli
Thomas Klestil Signature.svg

Thomas Klestil (Viena, Austria, 1932ko azaroaren 4a- ibidem, 2004ko uztailaren 6a) austriar politikaria eta diplomatikoa izan zen. Austriako lehendakari 1992tik 2004ra.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia-ikasketak egin zituen (1957). Austriako Kantzilertza Federalean lan egin zuen (1957-1959), Ekonomia Lankidetzarako eta Garapenerako Erakundean gero (1959-1962), eta Austriaren Estatu Batuetako enbaxadan ondoren (1962-1966). Hurrengo hiru urtean Austriako Joseph Klaus kantziler federalaren idazkari izan zen. Haren gobernua erori zenean, diplomatiko karrerari heldu zion berriro: kontsul nagusi izan zen Los Angelesen (1969-1974), Kanpo Arazoetako ministerioko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoko zuzendari (1974-1979), Austriako gobernuaren ordezkari Nazio Batuetan (1979-1982), eta Estatu Batuetan enbaxadore (1982-1987). Azkenik, Vienara itzuli zen, Kanpo Arazoetako ministerioko goren mailako funtzionario gisa (1987-1992).

Austriako Alderdi Popularrak Austriako lehendakaritzarako hautagai hautatu zuen 1992an. Klestilek botoen % 56,89 lortu zuen. Nahiz eta konstituzioaren arabera lehendakariaren zeregin politikoa sinbolikoa izan, Klestil Austriako barne- zein kanpo-politikan eragiten saiatu zen. Horrek batzuetan gaiztotu egin zituen Klestilen eta Franz Vranitzky kantziler federal sozialistaren arteko harremanak, baina ezin esan daiteke Klestilek lehendakariaren itzal politikoa zabaltzea lortu zuenik. 1998an Austriako lehendakari hautatu zuten bigarren aldiz, hautagai independente gisa, botoen % 63,5 eskuratuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Klestil Aldatu lotura Wikidatan