Tibeteko dogo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tibeteko dogo
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Altueraarra: 66 cm gutxienekoa
emea: 61 cm gutxienekoa
Katalogo kodea230

Tibeteko dogoa edo Tibeteko mastina txakur arraza bat da, Tibetekoa jatorriz. Txakur mota honek korrika oso azkar egiten dau, baina oso arin hartzen dau beroa, arraza hau oso zaharra da. Duela 2000 urte K.a bizi izan zen, eta oraindik bizirik jarraitzen dau.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dogo del Tíbet

Txakur mota hau oso zaharra da , mendi-arraza handi guztiak eta mastin mota guztiak sortu ziren arrazatzat hartzen da. [1]Chinan bizi izan zan orain dela 2000 urte K.a, antzinako eskritura batzuk esaten dabe kristo aurreko urtetan bizi izan dela, Aristotesen kroniketan aipatu egin zan, berak esaten eban, erabiltzen zirela gerra-txakur eta presoen zaindari moduan. Gaur egun txakur arraza hau bizirik dago. Gehienak bizi egiten dira Himalayako mendikateetan, gaur egun erabiltzen dira batez ere, artzainak laguntzeko euren lanak egiten, artaldeak eta herriak babesteko eta ere monasterioak babesteko.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tibeteko dogoa (Canis lupus familiaris) edo tibeteko mastina, txakur arraza bat da, munduko txakur handienetarikoak dira. Begiak ilunak dauzka, belarri baxuak, muturrerantz jaisten dira V formarekin, muturra beltza eta borobila da, eta masailak zintzilik ditu. Entzietan lekua utziz, letagin handiak ikus daitezke, egiten duena txakurrak hozka egitea gogorrago. Bere ilajearen kolorea beltza izan daiteke, orinapur bategaz, bekainetan, bularrean eta hanketan, ere izan ahal da zuria, gorria, grisa, eta horiaren tonalitate desberdinetan, eta bi koloretakoak izan daitezke. Txakur hau 12 eta 15 urte artean iraun dezake.[3]

  • Emearen altuera: 61 cm inguru neurtzen dabe.
  • Emearen pisua: 31-45 kg artean pisatu ahal dabe.
  • Arren altuera: Gutxienez 66 cm neurtzen dabe.
  • Arren pisua: 40-68 kg artean pisatu ahal dabe.[4]

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1915ko margolana

Txakur honek normalean ez dekos osasun-arazorik, arraza hau oso osasuntsua da, normalean 12-15 urte bizi izaten dira, kontuan hartuta txakur handiak direla eta, orokorrean, txikiak baino gutxiago bizi ohi direla, baina batzuetan eduki ahal dabezan osasun-arazoak, izan ahal dira, aldakaren displasia edo tiroideen gabeziak.[5]

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tibeteko dogoa, animali oso handia da, energia emango dion elikadura behar dau. Horretarako , proteinetan aberatsa den dieta bat behar dau, muskulatura egoera onean mantentzeko.

Zaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakur honen ilea ondo zaintzeko gomendatzen da astean hiru aldiz horraztea, eta ilea aldatzen dabenean, egun guztietan orraztea gomendagarria da. Bainatu 4 edo 8 astean behin, gutxi gorabehera, paseatzera ateratzea, eta ibilaldi luzeak izatea, eraman albaitariari 6-12 hilean behin, gutxi gorabehera, egunean eduki txertaketak, eta ere leku eta etxe handietan egotea, jarduera handia izaten dutelako.[3]

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean ezagutzen ez dituen pertsonekin mesfidati izaten da. Ondo moldatzen da beste txakur eta animaliekin, batez ere tamaina berdineko txakurrekin, nahiz eta sozializatzeko portaera txakurkume gisa irakasten zaion moduagas lotuta egoten da. Etxeko haurrekin eta pertsonekin atsegina da, eta etxean lasai dagoen txakurra ere da, duen tamainagatik eta duen indarragatik nahi gabe min egin ahal diezaieke haurrei; horregatik, txakurra eta haurrak elkarrekin jolasten dabenean zaintzea gomendatzen da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Dogo del Tíbet. 2022-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  2. (Gaztelaniaz) rankerss. (2022-08-04). «Mastín Tibetano o Dogo del Tíbet【Lobo Azul】» piensosloboazul.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Perro Mastín tibetano o dogo del Tíbet: características, fotos y vídeos» expertoanimal.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  4. (Gaztelaniaz) Coello, Zorayda. (2022-02-16). «Mastín Tibetano | Tamaño, cuidados y temperamento» SoyunPerro | Expertos en Perros (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  5. (Gaztelaniaz) «Dogo del Tíbet o mastín tibetano» Hogarmania 2015-02-20 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]