Tim McIlrath

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tim McIlrath
Rise Against Live 10.jpg
Bizitza
Jaiotza Indianapolis1978ko azaroaren 3a (38 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Lanbidea
Lanbidea abeslaria, egile abeslaria, musikaria eta gitarra-jotzailea
Kidetza Rise Against
Genero artistikoa punka
Musika instrumentua gitarra
Diskoetxea Fat Wreck Chords
IMDb nm2843707

Tim McIlrath (Chicago 1979ko azaroaren 3a) Rise Against talde amerikarraren gitarrista eta abeslari ezaguna da. Euskal eszenan presentzia handia duen Berri Txarrak taldearekin bi aldiz kolaboratu du, laugarren diskoa den Libre ©n, "Denak Ez Du Balio" abestian eta seigarrena den, Payola diskoaren "Folklore" eta "Atchtung!!!" abestien koroak egiten.

Bere taldeko kideak bezala (Brandon Barnes bateria jolea ezik) beganismoaren eta "straight edge" bizimoduak jarraitzen ditu. Horretaz gain, animalien eskubideen aldeko aktibista sutsua da PETA erakundearekin kolaborazioak eginez.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Timothy J. McIlrath 1979. urtean jaio zen Arlington Heights-en (Illinois). Txikia zenean ikastetxe katoliko batean ikasi zuen eta bertan berarekin sartzen ziren heterokromia izateagatik, hau da, ezkerreko begia urdina eta eskumakoa, aldiz, marroia. Gaztea zenean George Orwellen "1984" edo Aldous Huxleyren "Bai mundu berria" bezalako liburuak irakurtzen hasi zen bere ondorengo obretan eragina izanez. Bere lagunak snowboard-a praktikatzen zutenez, Timek dirua aurreztu zuen 400 dolar eduki arte taula bat erosteko, kirol hura inoiz praktikatu ez bazuen ere. Hala ere, snowboardeko taula erostera zihoanean gitarra denda batean sartu eta Gibson SG 1984 batez maitemindu eta 425 dolarrengatik erosi zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]Youtube. Rise Against: Re-Education (Through Labor) 1.56 min.
Rise Against Myspace
Rise Against taldearen web orrialde ofiziala

Biografia
Illinois
Artikulu hau Illinoisko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.