Timo Werner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Timo Werner
2020-03-10 Fußball, Männer, UEFA Champions League Achtelfinale, RB Leipzig - Tottenham Hotspur 1DX 3684 by Stepro (cropped).jpg
(2020)
Bizitza
Jaiotza Stuttgart1996ko martxoaren 6a (24 urte)
Herrialdea  Alemania
Familia
Aita Günther Schuh
Hezkuntza
Hizkuntzak Alemana
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg VfB Stuttgart2013 / 20169513
Flag of None.svg VfB Stuttgart II2014 / 201411
Flag of None.svg RB Leipzig2016 / 202012778
Flag of None.svg Alemaniako futbol selekzio nazionala2017 / ezezaguna
Flag of None.svg Chelsea Football Club2020 / ezezaguna
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Kirol zenbakia 11
Pisua 75 kilogramo
Altuera 180 zentimetro

Timo Werner (Stuttgart, Alemania, 1996ko martxoaren 6a) futbol jokalari alemaniarra da, Alemaniako Bundesliga ligako Leipzig taldean aurrelari gisa jokatzen duena. Alemaniako futbol selekzio nazionalean ere jokatzen du. Jokalari azkarra da, hegalean eta erdi aurrelari bezala jokatu dezakeena. Futboleko analisian espezializatua den transfermarkt webguneak 75 milioi eurotan baloratzen du. 2023. urtera arteko kontratua du. Bere altuera 1'81 metrokoa da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso txikitan TSV Steinhaldenfeld taldean ibili zen. 2002an jada VfB Stuttgart-en harrobian hasi zen, eta 2013. urtean lehen taldera iritsi zen. 2016. urtera arte egon zen, hemen 2016. urtean 10 milioi eurorengatik kluba utzi baino lehenago. Hiru urte hauetan Bundesligan debuta egin zuen, lehen gola egin zuen eta Stuttgarten debuta egiten zuen jokalari gazteena bilakatu zen, 17 urte eta 4 hilabeterekin. 100 partidutik gora jokatu zituen.

Leipzigen eztanda

Benetako eztanda ordea, Leipzigen izan zen. 2016ko irailean ligako 100 partida jokatzen zituen jokalari gazteena izan zen 20 urte eta 203 egunekin. Denboraldi horretan bertan jendea harrituta geratu zen berekin. Hurrengo bi denboraldiak (2017-2019) berdintsuak izan ziren, jokalariak gero eta gehiago ematen zuen areatik kanpo, eta aurkarientzat arriskutsu bihurtu zen. 2019-2020 denboraldian, Urrezko Bota irabazteko kandidatuetariko bat bezala aurkeztu zen, inoiz baino gol gehiago sartu baitzituen. Txapeldunen Ligan ere Leipzig urrun iritsi zen. Timo asko laguntzen ari zaio Leipzigi taldearen hazkundean eta jada hainbat talderen desio zerrendan ageri da jokalaria.

Jauzia Ingalaterrara

2019-2020 denboraldian 30 gol baino gehiago sartu ondoren, 2020ko ekainaren 18an Chelseak eta Leipzigek komunikatu ofizial bat kaleratu zuten, non argitzen zen Alemaniako liga bukatutakoan, uztailean, jokalaria Londreseko taldera batuko zela. Akordioa 53 milioi eurorengatik itxi zen, eta bere asteroko soldata 170.000 eurokoa izango da.

Alemaniako selekzioa

Debuta 2017ko martxoaren 22an egin zuen. 2018ko munduko futbol txapelketa jokatu zuen, baina bertan Alemania zortzirenak baina lehenago kanporatu zuten. Joaquin Low-ekin jokalari garrantzitsuenetariko bat izaten ari da eta 2020ko Europako Txapelketa ere jokatuko du.

2020ko martxoaren 7an eguneratua.
Kluba Urtea Partida(k) Gola (k) Asistentzia (k)
Stuttgart 2013 - 2016 103 14 11
Leipzig 2016 - 149 88 38