2009an sortu zuen Red Bull konpainiak eta zortzi urtetan Bundesligara iritsi da. SSV Markanstädt taldearen tokia hartu zuen, honek harrobiko taldeak eta talde teknikoa ere ezarri zuen.
Talde berriaren sorrera boikoteatzen saiatu ziren hiriko talde historikoetako zaleak, Lokomotive Leipzig eta Sachsen Leipzig. Alemaniako beste hainbat hiritan ere arazoak izan ditu, hala Berlinen edo Dortmunden, "plastikozko taldea" ezizena eman diote. Hala ere laugarren mailan jokatzen hasi eta mailaz igotzen joan zen 2015-16 denboraldian bigarren mailako bigarren postua eskuratu eta Bundesligara igo zen arte. Lehenengo denboraldia bikaina zan zuen eta bigarren postua eskuratu zuen Bundesligan. 2017-18ko Txapeldunen Ligatik kanpora gelditu ondoren Europa Leagueko final laurdenetara iritsi zen. 2020an Txapeldunen Ligako finalerdiak jokatu zituen baina Paris Saint-Germainek utzi zuen finalik gabe. 2020-21 denboraldian Ligan eta Kopan bigarren egin zuen.
2010ko uztailean Red Bull Arena estadio berriztua estreinatu zuen, 44.199 ikuslerentzako tokia duena.