Edukira joan

Timothé Luwawu-Cabarrot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Timothé Luwawu-Cabarrot

Bizitza
JaiotzaCannes, 1995eko maiatzaren 9a (31 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloiko jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Olympique Antibes (en) Itzuli-
Draft NBA Philadelphia 76ers
 
Posizio edo espezialitateaeskolta
Pisua95 kilogramo
Altuera201 zentimetro
Jasotako sariak

X.com: timcabs Instagram: frenchtouch20 Edit the value on Wikidata

Timothé Luwawu-Cabarrot edo Timothé Luwawu, (Cannes (Frantzia), 1995eko maiatzaren 9a), saskibaloi jokalari frantziarra da, eta hegaleko moduan jokatzen du.

2024an Baskoniarekin fitxatu zuen.

2015eko martxoaren 28an, 2015eko NBAko aurreikuspenetara aurkeztuko dela iragartzen du[1], baina, gerorago, bere izena kentzea erabakitzen du.

2016ko martxoan, Adriatiko Ligako 2015-2016 liga erregularreko bost onenen artean hautatua da, Miro Bilan denboraldiko erregularren MVPa (Jokalaririk baliotsuena), Tadija Dragićević, Jacob Pullen eta Maik Zirbesekin batera[2].

2016ko apirilaren 11n, Adriatiko Ligan egindako denboraldiaren ostean, NBAko 2016ko aurreikuspenetara aukezten du bere burua[3].

2016ko ekainaren 23an, 2016ko NBA aurreikuspenetan, 24. lekuan aukeratu zuen Philadelphia 76ers-ek, eta, 2016ko uztailaren 3an, 2 urteko, gehi 2 urte aukeran, kontratua sinatu zuen, Philadelphia 76ers-ekin[4]. Urte bereko urriaren 29an, Sixers-en elastikoarekin debutatu zuen, Atlanta Hawks taldearen aurka. 2016ko azaroaren 7an lortu zituen lehen puntuak NBAn, Utah Jazz-i aurre eginez[5].

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Frantziako taldearekin, AEBko taldearekin (urrezkoa) galduz eta Australiako taldea (brontzezkoa) garaituz. Hauek osatzen zuten taldea: Andrew Albicy, Nicolas Batum, Petr Cornelie, Nando de Colo, Moustapha Fall, Evan Fournier, Rudy Gobert, Thomas Heurtel, Timothé Luwawu-Cabarrot, Frank Ntilikina, Vincent Poirier eta Guerschon Yabusele-k[6][7].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Saskibaloia
gizonezkoa[8].

Ondorengo klubak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014 eta 2015ean, Gizonezkoen U20 Europako Txapelketarako hautatu zuten. 8garren eta 4garren, hurrenez hurren, amaitu zuen.

  • Serbiako Kopako irabazlea 2016an, KK Mega Leks taldearekin.
  • 2015eko Pro B Leaders Cup-eko irabazlea, Antibes Olympique taldearekin.
  • 2012-2013an, Frantziako bigarren mailako txapelduna, Olympique d'Antibes taldearekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]