Tomás de Iriarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomás de Iriarte
Tomas de Iriarte Joaquin Inza.jpg
Bizitza
JaiotzaLos Realejos1750eko irailaren 18a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1791ko irailaren 17a (40 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakalegialaria, itzultzailea, antzerkigilea, idazlea, musikagilea eta artxibozaina
Genero artistikoaalegialaria

IMSLP: Category:Iriarte_y_Oropesa,_Tomás_de Edit the value on Wikidata
Firma de Tomás de Iriarte.svg

Tomás de Iriarte Oropesa (La Orotava, Tenerife, Espainia, 1750eko irailaren 18a - Madril, Espainia, 1791ko irailaren 17a) idazle neoklasikoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamahiru urte zituela joan zen Madrila, eta han heziketa klasikoa jaso zuen. José Cadalsoren eta Fernández de Moratínen adiskide izan zen. Itzulpen-lanetan aritu zen hasieran Espainiako Estatu Idazkaritzarako, eta Espainiako Gerra Kontseiluko artxibozaina izan zen aurrerago. Iriarteren literatura-arrakasta hiru lani zor zaio: Horazioren Ars Poeticaren itzulpena (1777); Fábulas literarias (1782, Literatura alegiak), olerki satiriko eta moralzaleen bilduma; eta Los literatos en Cuaresma (1779, Literatura jendea Garizuman) satira-lana. Garai hartan ohi zenez, eztabaida ugari izan zituen idazle askorekin.

Hiru komedia moral idatzi zituen hitz neurtuetan: El señorito mimado (1790); La señorita malcriada (1788) eta El don de gentes (1790), eta antzezlan bat pertsonaia bakarrarentzat: Guzmán el Bueno (1787).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomás de Iriarte Aldatu lotura Wikidatan