Tomiichi Murayama
Itxura
Tomiichi Murayama (japonieraz: 村山 富市; Oita, 1924ko martxoaren 3a – ibidem, 2025eko urriaren 17a) japoniar politikaria izan zen.
1972an, diputatu sozialista hautatu zuten Oitako prefekturan, eta, 1974an, Alderdi Sozialistako presidente. 1994an, Lehen Ministro hautatu zuten. Murayamak erregimen garden eta demokratikoa mantenduko zuela agindu zuen. Baina 1996an, dimisioa aurkeztu zuen zenbait arrazoirengatik: 1991tik aurrera, Japoniako ekonomiak atzeraldi nabarmena izan zuen; krisi-garaian Lehen Ministroaren kudeaketak kritika ugari izan zituen; eta Goreneko Egia sektak atentatu gogorrak egin zituen. Bere agintaldian, indartu egin ziren Japoniaren joera bakezaleak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
