Edukira joan

Tomoya Hosoda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomoya Hosoda
Bizitza
Jaiotza1991ko azaroaren 14a (34 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaTeikyo University (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
JarduerakUdala eta politikaria

Facebook: tomo.hosoda.14 Twitter: tomoya_hosoda Instagram: hosoda.tomoya Edit the value on Wikidata

Tomoya Hosoda (japonieraz: 細田 智也?, Hepburn: Hosoda Tomoya) japoniar politikari eta giza eskubideen aldeko ekintzailea da. Bere genero-identitateari buruz irekita egonez kargu politikorako hautatua izan den munduko lehen gizon transa da[1][2].

Saitama prefekturako Hannō hirian jaio eta prefektura bereko Iruma hirian hazi zen[3]. Unibertsitatean ikasten hasi ondoren, amari aitortu zion gizon transgeneroa zela[3].

Ikasturteetan, LGBT sentsibilizazio jardueretan parte hartu zuen[3].

2015ean, 23 urte zituela, sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten[4][5] (beste iturri batzuen arabera, ebaketa 2014an egin zioten eta urte berean izena aldatu zuen)[2].

Teikyo Unibertsitatean graduatu ondoren, teknologo mediko gisa lan egin zuen Shizuokako ospitale batean hautatua izan aurretik[6][4].

25 urte zituela, Iruma hiriko udal zinegotzi bihurtu zen[7].

LGBTI+ pertsonen (batez ere adingabeen)[8], pertsona desgaituen eta adineko pertsonen eskubideen alde borrokatzen du[1][9].

2020ko ekainean, One Young World irabazteko asmorik gabeko erakunde britainiarrak One Young World Politician of the Year sarirako izendatu zuen 15 hautagaien artean[10].

2021eko udal hauteskundeetarako hautagai independente gisa aurkeztu zen eta bigarren aldiz hautatu zuten[11].

2023an Saitama Prefeturako Batzar Nagusirako hauteskundeetarako hautagai independente gisa aurkeztu zen, baina ez zen hautatua izan[12].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Farand, Chloe. «Japan becomes first country in the world to elect a transgender man to a public office» The Independent 2017-03-18 (kontsulta data: 2023-09-26).
  2. a b (Ingelesez) Rich, Motoko. «Japanese Transgender Politician Is Showing ‘I Exist Here’» The New York Times 2017-05-19 (kontsulta data: 2023-09-26).
  3. a b c Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :8 izeneko erreferentziarako
  4. a b (Japonieraz) «「自分が大人になる未来が想像できなかった。 子どもたちには同じ思いをさせたくない」入間市議会議員 世界初のFtMトランスジェンダー議員 細田智也インタヴュー» For Next jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-09-13) (kontsulta data: 2023-09-26).
  5. (Ingelesez) Fotache, Ioana. «Transgender Politician Wins Iruma City Council Election» Stonewall Japan 2017-03-17 (kontsulta data: 2023-09-26).
  6. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako
  7. (Frantsesez) Bilem, Vincent. «Le Japon est le premier pays où un transgenre est élu à un mandat public» Les Inrockuptibles 2017-12-12 (kontsulta data: 2023-09-26).
  8. (Ingelesez) Ernst, Aaron. «Japan's First Transgender Male Politician Vows to Fight for Trans Kids» NBC News 2017-04-28 (kontsulta data: 2023-09-26).
  9. (Ingelesez) Nsubuga, Jimmy. «Japan is the first country to elect a transgender man to public office» Metro 2017-03-19 (kontsulta data: 2023-09-26).
  10. (Ingelesez) «Introducing the One Young World Politician of the Year Shortlist» One Young World (kontsulta data: 2023-09-26).
  11. (Japonieraz) «入間市議会議員選挙» 選挙ドットコム 2021-03-14 (kontsulta data: 2023-09-26).
  12. (Japonieraz) «埼玉県議会議員一般選挙選挙区別候補者別市区町村別得票調べ» 埼玉県 2023-04-10 (kontsulta data: 2023-09-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]