Topic on Wikipedia:Txokoa

Datak: erlijioak ezarritako KRISTO AURREKO/ONDORENGO ala laikoagoa?

16
86.147.194.58 (eztabaidaekarpenak)

Erlijioaren eraginez gaur arte historiaren datak adierazteko 'Kristo aurreko' eta 'Kristo ondorengo' erabili izan dira gehienbat.


Azken urteotan, halare, indarra hartzen ari dira datok adierazteko era berriak, modernoagoak, baita laikoak ere. Batez ere zientzia arlotik erabiltzen hasi dira.


Ingelesez CE eta BCE erabiltzen dira, hots, Current/Common Era eta Before Current/Common Era. Euskaraz, Oraingo Aroa (OA) eta Oraingo Aroaren Aurreko (OAA).


Euskal Herria, eta herritarrok, erlijioa baztertzen ari garen honetan, edo behintzat bizitza publikotik pribatura mugatzen ari garela aintzat harturik, eta gizarte laiko baten aldeko apustua argi eta garbi egiten ari garelarik, ez al da garaia kristo erabiltzeari uzteko, eta era laikoak onartzeko eta erabiltzeko?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
86.147.194.58 (eztabaidaekarpenak)

Nola antola daiteke bozketa? Nork antola dezake?

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Bat nator hobe genukeela datak zehaztean erabilera laikoago bat izatea. Nire ustez, baina, erabilera berri hori sortzea ez dagokio entziklopedia honi, baizik eta kazetaritzari edo literaturari; euskaraz erabilera laiko hori badugula frogatuz gero, Euskal Wikipediara ere ekartzea proposa liteke. Dena dela, horri buruzko bozka abiatu nahi izanez gero, hemen dituzu horretarako jarraibideak.

Oiagi (eztabaidaekarpenak)

Ez da zuri aurre egiteagatik baina ez nator zurekin bat erabat. 21. mendean zergatik utzi horrelakoak bakarrik kazetaritzari eta literaturari? Edo Euskaltzaindiari, batek esan bezala. Hiztunok egiten dugu hizkuntza. Guri denoi dagokigu. Sareko euskaldunoi ere bai. Euskara egunero landuz eraldatzen dugu. Wikipediak badauka dagoeneko OA eta OAAri buruzko orrialde bat. Hitzok badute erabilera zabala ingelesez. Euskarak ere behar ditu. Euskaltzaindia beti atzetik dabil. Guk geuk hasi behar dugu erabiltzen eta bultzatzen. Ez da purrustada, beraz ez gaizki hartu asmo onez esandakoa...Eta eskerrik asko bozkaren inguruko argibideengatik.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Wikipedia ez delako jatorrizko ikerketak argitaratzeko lekua, baizik eta erabileran eta arauetan oinarritutako Entziklopedia. Erabilera komunikabideek eta literaturak ezarri ohi dute, eta arauak Euskaltzaindiak (eta bestelako eragileak: Euskalterm, UZEI, EIMA...). Beraz, bat nator egokiago izango litzatekeela OA eta OAA erabiltzea, baina ez dago, une honetan, erabilera handirik.

Oiagi (eztabaidaekarpenak)

Zoritxarrez ez dut ekarpen nahikorik bozketa hasteko eta bertan eskuhartzeko.

Ikusirik zuetako asko ideiaren alde egonik ere Euskaltzaindia/literatura/kazetaritzaren zain egon nahi duzuela honelako ekintza bat bideratu ordez, ez dut indar gehiago alperrik galduko eta bakean utziko zaituztet.

Pentsatzen nuen toki bat bazen honelako herritar-ekintza bat bideratzeko Wikipedia izango zela...

Eskerrik asko denoi zuen iruzkinengatik.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez da egon nahi dugula, da gure buruari arau hori jarri diogula. Ba al dago OAA terminoaren erabilerarik? Nik oso gutxitan ikusi dut, baina ziur azken aldian ugaritzen ari direla.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Bestalde, eta hau iritzi pertsonala da, ez dut OAA eta OA terminoen oinarri "laikoagoa" ikusten, besterik gabe "Kristo aurreko" eta "Kristo ondorengo" izenak beste izen batzuengatik ordezkatzen dira eta nik dakidala, berdin-berdin mantentzen da 1 erreferentzia urtea, hau da, Jesusen jaiotzaren urtean. Hori al da sistema laikoago bat eratzea? Azkenean, funtsa berdin mantentzen da, eufemismo bat sortzea da, ez oinarri erlijiosoa aldatzea.

Benetan sistema laiko bat nahi bada, erreferentzia urte hori aldatu beharko litzateke, zeinengatik? Hor kontu politiko eta ideologikoak sartzen dira, eta nire ustez, guri badagokigu eztabaida horretan parte hartzea eta ideiak zabaltzea, baina ez dut uste hau denik plaza egokia.

Oiagi (eztabaidaekarpenak)

Hona hemen Euskaltzaindiak bidalitako erantzuna:

JAGONET. Euskaltzaindia <galde@euskaltzaindia.eus>

08:21 (Duela 2 ordu)
hartzaileak: ni

Egun on:

Euskaltzaindiak ez du gai hau arautu. Berria egunkariko Estilo Liburuan hauxe proposatzen dute:


- Common Era (CE) = Oraingo Aroko (o.a.) - Before the Common Era (BCE) = Oraingo Aroaren Aurreko (o.a.a. Izan ongi.

___

Jagonet kontsulta-zerbitzua

Euskaltzaindia


Zuen esku honi jarraipena ematea ala ez.


Agur bero bat.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Eguerdi on, Nik dakidanez gure barnearaudiaren arabera Euskaltzaindiaren arauak bete behar ditugu baina ez Berriakoak. Hau da nagusiki Euskaltzaindia da araugilea dena eta jakina, Berria kontuan hartzen dugun komunikabide garrantzitsu bat baina azken hau ez da araugilea.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez, Berria ez da araugile, baina Estilo Liburua askotan kontsultatzen dugun termino bat erabiltzeko, Euskaltzaindiak ez dituelako gai guztiak arautu baina Berriak bai behar dituela.

Ez dakit zein den Jagoneti egindako galdera. Hau da, Estilo liburuan CE = o.a. eta BCE = o.a.a. esaten dutela bai, baina galdera da ea horiek erabiltzea hobesten duten.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Berriaren estilo liburuan azaltzen dela bagenekien; arazoa da ez duela inork erabiltzen, ezta Berriak berak ere. Oraingo Aroko eta Oraingo Aroaren Aurreko terminoen erabilera eza da arazoa. Garrantzia duen hedabideren edo egileren batek euskarazko termino horiek erabiliko balitu, bozketa bat irekitzeko moduko gaia litzateke.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Erraztuko luke ere pertsona batek eskatzea, eta ez IP batek. Gomendatuko nizuke kontu bat sortzea, errazago erantzun ahal izateko.

Oiagi (eztabaidaekarpenak)

Kontua hemen.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Euskaltzaindiak erabaki gabeko puntu batean guztiz zilegi iruditzen zait Wikipediak bere irizpidea erabakitzea; kontuan izan behar dugu Euskaltzaindiaren lana ulertzeko modua aldatu dela: "jakintsuek" emandako arauetatik erabilera-datuetan oinarritutako arauetara pasatu da (ez bakarrik Euskaltzaindia, bide batez; gero eta joera orokorrragoa da hizkuntza askotan). Gaztelaniaz ere gero eta gehiago ikusten ari naiz ANE eta NE siglak (Antes de Nuestra Era / Nuestra Era). Txikipedian ere erabili dugu zenbait aldiz "Gure Aroko" eta "Gure Aroaren Aurreko"; ikus:

Txikipedia:Erromatar Inperioaren gainbehera

Txikipedia:Erromatar inperioaren gailurra

Bestalde, nik ere uste dut laikotasunerako pauso bat eman beharko genukeela oro har euskararen munduan, eta WPren printzipioetan sartzen da neutraltasuna erlijio kontuetan. Horregatik, ondo legoke hastea "Amabirjinak", "Aita santuak" eta horiek laikotzea. Baina saltsa handietan sartu aurretik, ondo legoke "Kristo aurreko" eta "Kristo ondoko" horiek aldatzen hastea.

"Datak: erlijioak ezarritako KRISTO AURREKO/ONDORENGO ala laikoagoa?" mezuari erantzun