Topic on Wikipedia:Txokoa

Txikillana (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

Artikulu honi buruzko zuen iritzia nahiko nuke: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ibon_P%C3%A9rez

Lehenengo eta behin, zalantzazkoa iruditzen zait bere errelebantzia entziklopedikoa; are, kontuan hartuta itxura denez, kazetaria bera dela artikuluaren sortzailea, eta eguneraketa guztien egilea (IPen eta izendun erabiltzaileen ekarpenak kontsultatuta, gehienen jarduna "Ibon Perez" artikulua editatzera mugatu dira). Bestalde, erreferentzietan iturri bakarra ere ez da aipatzen. Autopromozio kasu argia.

Badakit euskarazko Wikipedian oinarrizko arauak ez direla beste hizkuntza batzuetan bezain zurrunki betetzen (artikulu honek ez luke espainolezkoan asko iraungo); baina, nire ustez, fidagarritasuna sustatze aldera, estandar minimo batzuk bai ziurtatu beharko litzazke. Eta artikulu hau egilearen webgune pertsonaleko "kurrikulum" atalean egoteko modukoa iruditzen zait, ez euskarazko wikipedian.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Oraina (eztabaidaekarpenak)

Gabon. Bai, ez da erraza esatea zer den errelebantea eta zer ez. Ni printzipioz artikuluak mantentzearen alde nago beti ondo idatzita badaude eta autopromozioa begibistakoa ez denean. Suposatzen dut gehienbat bera edo bere ingurukoren batek idatzi duela baina egia da baita ere "Ibon Perez Barcena" bilaketa eginez gero, erreferentziak erraz gehitu ahal zaizkiola artikulora.

Ernestobanpiroa (eztabaidaekarpenak)

Egile batek bere orria egitea neri ez zait gauza okerra iruditzen. Egile berak baino jende gutxik jakingo du hainbeste berataz. Espainierazko wikipedian artikulu pilo bat ezabatzen ari dira horrelako argumentuekin eta horrek, ene ustez, wikipedia pobretzen du, besterik ez. Kirolzaleak, idazleak, politikariak, egunero ari dira ezabatzen, asko eta asko ondo idatzita. Aipatzen duzuena, Ibon hori, gainera, pertsona publikoa da eta berari buruzko informazioa bere interesa eduki dezake. Ni mantentzearen aldekoa izango nintzateke; hori bai, Orainak dioen bezala, formatua ondo egokituta.


Eskerrik asko!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Norberak ezin du bere buruari buruzko artikulua egin, horrek interes gatazka bat suposatzen duelako eta, beraz, neutraltasuna (zutabeetako bat) urratzen du.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hori hala da, baina badakigu egiten dela. Garrantzitsuena autopromozio tonu eta edukia ez izatea da nire ustez.

Xabier Cañas (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Gakoa iturriak eta erreferentziak erabiltzea da. Guk ez dugu erabakitzen errelebantea den ala ez, baldin eta komunikabide edo iturri baten hari buruz idatzi badu. Wikipedia ez da informazio iturri primarioa, bigarren mailakoa da, hau da, besteek (iturri fidagarriek) gaiaren edo pertsonaren inguruan idatzi duten horretan oinarritzen gara. Nire ustez, neutraltasuna bermatzen duen erreferentziarik ez badu, ezabatzeko modukoa da. Frantsesezko Wikipedian, esaterako, zerbait errelebantea ote den erabakitzeko arau bat dute: bi urteko aldearekin bi iturri desberdinetako erreferentziak izatea gaia edo pertsonaren inguruan. Ez dut uste hain zorrotz jokatu beharko genukeenik, baina kanpoko iturri fidagarriak erabiltzea (beste entziklopediak, egunkariak, aldizkariak... ez ordea blog eta sare sozialak) funtsezkoa da.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Aste honetan artikulu hau jorratuko dut erreferentziak txertatuz eta gero iritzia eman dezakezue.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko Oraina lan hori hartzearren! Ingelesez Notability da irizpidea, bigarren mailako iturriak izatea. FRWPk eta ENWPk, dena den, arau oso zorrotzak dituzte, iturri askoren betoa ere tartean, adierazgarriak edo arlo horri buruzkoak edo estatu osoko hedabideak ez direla argudiatuz.

Nire ustez zentzunez jokatzea da egokiena, eta iturri batzuk gehitzea.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Aldaketa batzuk egin ditut eta baita erreferentziak gehitu ere. Hori bai, ez dakit artikuloak zuen curriculum itxura guztiz kendu badiot. Zuen iritzien zain.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Egindako lan bakoitza paragrafo batean izateak apur bat curriculum itxura emoten dio, baina ez dauka lehenago zuen autopromozio itxura, txantiloia kendu diot. Nik neuk artikulua orain ondo ikusten dut.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Duela 7 hilabete izandako eztabaida dakart gogora: Bereiztu behar dugu interes gatazka (norbaitek berari buruz idaztea) eta autopromozioa edo neutraltasun falta. Interes gatazka norberari buruz idazten den guztietan ematen da, artikulua era egokian idatzia egon ala ez. Artikulua ondo idatzita badago, nire eritzian malguagoak izan gaitezke, baina autopromozio kutsua dagoenean zorrotzago jokatu beharko genuke, edukia entziklopedikoa dela bermatuz

Josu (eztabaidaekarpenak)

Kaixoi guztioi. Xabier Cañas lankideak aipatu duenarekin guztiz ados. Iturri eta erreferentzia fidagarriek baldintzatuko dute artikulua egokia den ala ez gure Wikipedian egoteko. Kanpoko iturri fidagarririk ez baldin badago pertsona horretaz, garbi dago autopromozioa dela eta ez lukeela gure wikipedian egon behar.

"Autopromozio kasu bat" mezuari erantzun