Edukira joan

Topic on Wikipedia:Txokoa

Itzulpen bidezkoa aitortu eta erreferentziatzeko, 'itzuli-erref' indartu

8
Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Eliaren itzulpen hobekuntzekin, gero eta gehiago ari gara animatzen erderetatik artikuluak ekartzera (irudikatzen dudanez). Hala egindakoan, ohikoan eztabaida orria ireki eta bertan itzulia txantiloiaren bidez uzten dut konstantzia.

Hala ere, pentsatzen egon naiz ez dela hori toki egokiena... eztabaidarako motibo gutxi dago hor, konstatazio bat da, edukiaren jatorriarena, Lur entziklopedian jatorria duen edukiaren kasuan bezala. Hortaz, ikusi dut badela beste txantiloi bat, Itzulia erref, orrietan pegatzekoa; hemen erabilia adibidez: Plaid Cymru.

Uste dut bide hobea ematen digula horrek. Hala ere, Itzulia Erref-eko instrukzioek gauza bat esaten digute: "Inolaz ere ez da Bibliografia edo Erreferentziak ataletan jarri behar". Zergatik ez? Lur entziklopedian jatorria duen edukia, txantiloi batekin adierazitakoan, erreferentzietan badoa... zergatik ez hau?

Nik, hortaz, proposatzen dut a) Itzuli-erref erabiltzea, b) erreferentzietan jartzea (azalpenak aldatuz beraz), eta c) aldi berean txantiloiari gehikuntza egitea, sortzen den testuan hau gehituz

* "Sartze-data lehenagokoa edo batere ez duten erreferentziak, jatorrizko artikulutik etorri dira".

Zergatik? itzulpenen automatikoaren bidez erreferentziak ere etortzen zaizkigu batzuetan (halamoduz, bai, Eliak hobetzerik balu alderdi hau ekapen inportantea litzateke), baina sartze-data barik eta, aitor dezagun, geuk berrikusi gabe... hortaz esaldi horrek esplikatzen du horrela jatorria.

Bueno, ba neure iritzi eta proposamena.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Artikulu oso bat, artikuluaren zati bat, itzulpena izan zela adierazi beharko genuke bai, artikuluan bertan, eta ez eztabaida orrian. Horrelaxe gomendatu zen txantiloi horien bien orrietan: "kanpoko estekak" atalean paratzea itzulia edo itzulia erref txantiloia. Ez da leku txarra.


a) Konparatu ditut hemen Luistxok gorago erakutsi dituen bi txantiloi horiek, itzulia eta itzulia erref Antzekoak iruditu zaizkit, baina aukeran itzulia nahiago. Data idazteko ematen den eredua xinpleagoa da, eta emaitza, koadro horixka hori, ikusgarriagoa da erreferentzia itxura duen bestea baino.

b) Txantiloia "Kanpoko estekak" atalean jartzea ondo, ez da leku txarra.

c) Luistxorekin bat; ondo legoke txantiloian abisu oraindik argiagoa jartzea, azalduz itzulpena esaten den unean egin zela baina geroago, agian, bai jatorrizko artikuluan, bai euskarazko artikuluan, zenbait aldaketa egon direla. Letra lodiz markatu dut lehenaldiko aditz-morfema hori, lehenaldia erabiliko nukeelako: "artikulua halako datan itzuli zen".


Orain arte, aitortu behar dut, artikuluren bat itzuli dudanean ez diot itzulpena zela adierazteko inolako txantiloirik gehitu. Historia-orrian ikusteko moduko ohartxo batekin nahikoa zela uste nuen... itzulia txantiloiarena ikusita neukan, baina ahaztuta. Eroriz ikasten da oinez.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Ondo Gorka LBRY artikuluan itsastea bi ereduak, argitasunagatik. Gainera, erreferentziak ere itzulpenarekin etorri zaizkigun artikulu bat da hain zuzen.... Horregatik segitzen dut pentsatzen, bere tokia BAI dela erreferentzien atalean, eta ez kanpo esteketan... Eta ondo letorkiola baita gehikuntza, "Sartze-data lehenagokoa edo batere ez duten erreferentziak, jatorrizko artikulutik etorri dira". Gorkak dioenez, ikusgarriagoa ITZULIA txantiloiarekin (eta errazagoa izatea data aipatzea, puntu bat horren alde), baina nik, hain zuzen, ez-ikusgarriagoa nahiago. Baina bueno, gustuak gustu, bedi.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, berez txantiloi hori da lizentzia adierazteko modu bat. Baina, berez, itzulpena egiterakoan lizentzia jada aitortzen da historialean, bertan esaten delako itzulpena bat dela, eta zeinena. Hau da, jar dezakegu, baina lizentziagatik ez dadila izan.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Lizentzia aipua bai, pixkat soberakin ikusten dut nik ere... hementxe saiakera bat egin dut Itzulia2 txantiloi bertsioarekin, ea zer iruditzen zaizuen. Pegatu dut duela gutxi Elia bidez itzuli nuen honetan... Japoniako Espazio Agentzia. Pixkat nabarmen ikusten dut...

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ba ni itzulpen automatiko asko eta askotan {{Itzulpen automatiko txarra}} jartzeko zalantzan izaten naiz (txantiloi horrek "Artikulu edo pasarte hau itzultzaile automatiko batekin egin dela ematen du, baina testua ez dela zuzendu" dio). Izan ere, itzulpen automatiko asko eta asko testua irakurri ere egin gabe argitaratzen direlakoan nago. Eta ez naiz euskaraz ez dakien eta artikulua euskaraz argitaratzea nahi duenaz soilik hitz egiten ari, ezta hasiberriez, Wikipediagintzan beteranoak garenotaz baino.

Itzultzaile automatikoak asko hobetu dira bai, baina akatsak ere egiten dituzte. Eta itzultzaileak autobuses mañana y tarde -> autobusak bihar eta berandu motako itzulpenen bat egiten badu, eta ez badugu zuzentzen, hor geldituko da, gure Euskarazko Wikipedian, irakurleren batek aurkitu harte. Horrela, automatikoki itzulitako testua ez bada gutxienez behin eta arreta minimo batekin irakurtzen, ez dakigu testuan Euskarazko Wikipediari kalte egingo dion xelebrekeririk ote dagoen.

Beraz, nire proposamena, itzulia/itzulia erref txantiloen ordez automatikoki itzulia/automatikoki itzulia erref txantiloiak sortu eta erabiltzea da, testua jatorriz automatikoki itzuli dela azaltzeko.

Eta nire eskaria, argitaratu aurretik testua irakurri eta atontzekoa.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Artikulua ez baduzu zuzentzen, ContentTranslationek ez dizu uzten argitaratzen. Eta, gainera, ez ditu kalko okerrak egiten. Egon daitezke terminologia akatsak, baina hauek berdin berdin gertatuko dira Elia erabilita edo ezer ere ez jakinda eta hiztegi batean bilatuta.

Hala ere, ikusten baduzu itzulpen bat txarra dela, ba jar daiteke, noski.

"Itzulpen bidezkoa aitortu eta erreferentziatzeko, 'itzuli-erref' indartu" mezuari erantzun