Edukira joan

Etorkizuneko Tourra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tour de l'Avenir» orritik birbideratua)
Etorkizuneko Tourra
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1961
Ekitaldi kopurua61 (urtea: 2024)
Aldizkotasunaurterokoa (Abu)
MotaEtapakako lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundFRA Frantzia
Mailak2.5 (1999-2004)
2.1 (2005-2006)
2.Ncup (2007-)
ZirkuituaUCI Men Juniors Nations’ Cup
Webgune ofizialaWebgune ofiziala
Palmaresa
Azken garaileaGBR Joseph Blackmore
Garaipen gehien lortu duenaURS Sergei Sukhoruchenkov
(2 garaipen)
Dokumentazioa

Etorkizuneko Tourra (frantsesez: Tour de l'Avenir) Frantziako txirrindulari lasterketa bat da, Frantziako Tourraren oso antzekoa, ia ibilbide berdina duena, baina amateur eta semiprofesionalentzat egina dagoena. Felice Gimondi, Joop Zoetemelk, Greg Lemond, Miguel Indurain, Laurent Fignon eta Tadej Pogačar, besteak beste, izan dira Etorkizuneko Tourraren irabazle.

Lasterketa 1961ean sortu zuen Jacques Marchandek, L'Equipe aldizkariko editoreak,[1] eta hastapeneko helburua Sobietar Batasunetik eta herrialde komunistetatik txirrindulari profesionalak ez zituzten taldeak erakartzea zen gero Frantziako Tourrean sartzeko. 1967 bitarte, Tourraren egun beretan jokatzen zen eta etapen zati batzuk ere berberak izaten ziren. 1968tik aurrera, irailean jokatzera iragan zen eta Tourretik bereizi egin zen.[2] Bere ibilbidean izen desberdinak hartu ditu: Etorkizuneko Sari Nagusia (1970); Etorkizunekok Peugeot Saria (1972-1979) eta Europar Komunitatearen Tourra (1986-1990). 1961etik 1980ra txirrindulari amauteurretara mugatua zegoen eta 1981ean profesionaletara ireki zen. 1992tik, 25 urtetik beherako guztientzat ireki zen, eta gaur egun, muga hori 23 urteetan dago.[3][4]

2017tik, lasterketa herrialdeen arteko lehiaketa bilakatu da. 2013an herrialde hauek hartu zuten parte: Frantzia, Herbehereak, Belgika, Norvegia, Alemania, Eslovenia, Erresuma Batua, Italia, Kazakhstan, Danimarka, Kolonbia, Australia, Errusia, Ameriketako Estatu Batuak, Ukraina, Espainia, Austria, Suitza, Letonia, gehi World Cycling Centreko nahas-mahas talde bat.

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaHirugarrena
Tour de l'Avenir
1961ITA Guido De RossoEU Francisco GabikaBEL Albert van D'Huynslager
1962ESP Antonio Gómez del MoralITA Mario MainoNED Jan Janssen
1963FRA André ZimmermannSUI Rolf MaurerFRA Raymond Delisle
1964ITA Felice GimondiFRA Lucien AimarESP Ginés García Perán
1965ESP Mariano DíazESP José Manuel López RodríguezSUI Paul Zollinger
1966ITA Mino DentiNED Harry SteevensESP José Gómez Lucas
1967FRA Christian RobiniITA Constantino ContiESP José Gómez Lucas
1968FRA Jean-Pierre BoulardFRA Robert BoulouxFRA Jean-Pierre Paranteau
1969NED Joop ZoetemelkEU Luis ZuberoSWE Gösta Pettersson
Grand Prix de l'Avenir (Paris-Vierzon-Thiers)
1970FRA Marcel DucheminFRA Christian PalkaITA Franco Balduzzi
Tour de l'Avenir
1971FRA Régis OvionNED Fedor den HertogTCH Jiří Háva
Trophée Peugeot de l'Avenir
1972NED Fedor den HertogSUI Iwan SchmidFRA Bernard Bourreau
1973ITA Gianbattista BaronchelliAUT Wolfgang SteinmayrFRA Bernard Bourreau
1974ESP Enrique Martínez HerediaAUT Wolfgang SteinmayrITA Gabriele Mirri
1975
ez zuten egin
1976SWE Sven-Åke NilssonTCH Miloš HrazdíraNED Henk Lubberding
1977BEL Eddy SchepersNED Johan van der VeldeITA Roberto Visentini
1978URS Sergei SukhoruchenkovURS Ramazan GalaletdinovURS Sergei Morosow
Tour de l'Avenir
1979URS Sergei SukhoruchenkovURS Saïd GusseïnovNOR Jostein Wilmann
1980COL Alfonso FlórezURS Sergei SukhoruchenkovURS Juri Kaschirin
1981FRA Pascal SimonURS Sergei SukhoruchenkovCOL José Patrocinio Jiménez
1982USA Greg LeMondGBR Robert MillarCOL Cristóbal Pérez
1983GDR Olaf LudwigFRA Jean-François ChaurinNED Maarten Ducrot
1984FRA Charly MottetTCH Jiří ŠkodaFRA Philippe Bouvatier
1985COL Martín RamírezFRA Éric SalomonCOL Samuel Cabrera
Tour de la Communauté Européenne
1986EU Miguel IndurainFRA Patrice EsnaultUSA Alexi Grewal
1987FRA Marc MadiotFRA Laurent BezaultURS Piotr Ugrumov
1988FRA Laurent FignonFRA Gérard RuéNOR Olaf Lurvik
1989FRA Pascal LinoFRA Laurent BezaultFRA Denis Roux
1990BEL Johan BruyneelFRA Martial GayantFRA Laurent Jalabert
1991
ez zuten egin
Tour de l'Avenir
1992FRA Hervé GarelFRA Jean-Philippe DojwaNED Bart Voskamp
1993FRA Thomas DavyFRA François SimonDEN Bo Hamburger
1994ESP Ángel CaseroNED Maarten den BakkerFRA Franck Bouyer
1995FRA Emmanuel MagnienFRA Christophe MoreauFRA Laurent Roux
1996EU David EtxebarriaRUS Sergei IvanovBEL Glenn D'Hollander
1997FRA Laurent RouxUSA Kevin LivingstonFRA Lylian Lebreton
1998FRA Christophe RineroEU Txema del OlmoFRA Thierry Loder
1999EU Unai OsaEU David LatasaUSA Floyd Landis
2000EU Iker FloresFRA David MoncoutiéSUI Sven Montgomery
2001RUS Denis MenxovFRA Florent BrardFRA Sylvain Chavanel
2002RUS Evgeni PetrovFRA Pierrick FédrigoESP David Muñoz Bañón
2003EU Egoi MartínezCRO Radoslav RoginaFRA Samuel Dumoulin
2004FRA Sylvain CalzatiSWE Thomas LövkvistFRA Christophe Le Mével
2005DEN Lars BakFRA Christophe RiblonKAZ Assan Bazayev
2006ESP Moisés DueñasNED Robert GesinkBEL Tom Stubbe
2007NED Bauke MollemaGER Tony MartinDEN André Steensen
2008BEL Jan BakelantsPOR Rui CostaFRA Arnold Jeannesson
2009EU Romain SicardUSA Tejay van GarderenGER Sergej Fuchs
2010COL Nairo QuintanaUSA Andrew TalanskyCOL Jarlinson Pantano
2011COL Esteban ChavesCAN David BoilyITA Mattia Cattaneo
2012FRA Warren BarguilCOL Juan Ernesto ChamorroITA Mattia Cattaneo
2013ESP Rubén Fernández AndújarGBR Adam YatesAUT Patrick Konrad
2014COL Miguel Ángel LópezAUS Robert PowerRUS Aleksei Rybalkin
2015ESP Marc SolerAUS Jack HaigRUS Matvey Mamykin
2016FRA David GauduITA Edward RavasiUSA Adrien Costa
2017COL Egan BernalBEL Bjorg LambrechtDEN Niklas Eg
2018SLO Tadej PogačarNED Thymen ArensmanSUI Gino Mäder
2019NOR Tobias FossITA Giovanni AleottiBEL Ilan Van Wilder
2020baliogabe
2021NOR Tobias Halland JohannessenESP Carlos Rodríguez CanoITA Filippo Zana
2022BEL Cian UijtdebroeksNOR Johannes Staune-MittetGER Michel Hessmann
2023MEX Isaac Del ToroITA Giulio PellizzariITA Davide Piganzoli
2024GBR Joseph BlackmoreESP Pablo TorresNED Tijmen Graat

Oharra: 1970eko ekitaldia diru-arazoak zirela eta bertan behera geratu zen eta "L'Équipe" eta "le Parisien Libéré" egunkarietako jabeek Paris-Vierzon antolatzaileekin batera Grand Prix de l'Avenir sortu zuten.[5]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]