Tracy Chapman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tracy Chapman at the 2009 Cactus Festival in Bruges, Belgium.
Tracy Chapman 2009ko Cactus jaialdian (Brujas)

Tracy Chapman (Cleveland, Ohio, 1964ko martxoaren 30) estatubatuar abeslaria eta abesti-idazlea da.

Berak aitortu duenez, zortzi urte zituenerako egiten zituen abestiak. Antropologia ikasi zuen, eta Afrika mendebaldeko kulturan eta etnomusikologian espezializatu zen. 1986an afrikar perkusioa jotzen zuen talde batean sartu zen, baina ez zion utzi -gitarraz lagundurik- folk-estiloan abesteari. Kasualitate kate bat zela medio Elektra Recordsekin kontratua sinatu ondoren, 1988an argitaratu zuen lehen albuma, Tracy Chapman, eta arrakasta izugarria izan zuen: 10 milioi kopia saldu zituen eta hiru Grammy irabazi. Urte hartako uztailean, Nelson Mandelaren 70. urteurreneko kontzertuan abestu zuen, Stevie Wonderren ordez. Chapmanen ahots bereziak, estilo intimistak eta letra konprometituek sona handia irabazi zuten mundu guztian. 1989an, Crossroads izenburuko albuma argitaratu zuen (lehen postuetan egon zen Estatu Batuetako eta Britainia Handiko zerrendetan). 1992an hirugarren albuma grabatu zuen: Matters of the Heart. 1995eko azaroan New Beginning argitaratu zuen, eta disko hori zela eta, 1997ko Grammy sarietarako izendatu zuten. Telling Stories izan kaleratu zuen hurrengo diskoa, rock kutsu handiagoarekin.

Hemezortzi milioi disko baino gehiago saldu ditu Tracy Chapmanek orain artean eta, abeslari komertziala ez den arren, karrera mantsoa baina segurua darama.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tracy Chapman Aldatu lotura Wikidatan