Trebouxia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trebouxia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaTrebouxiophyceae
OrdenaTrebouxiales
FamiliaTrebouxiaceae
Generoa Trebouxia

Trebouxia zelula bakarreko alga berdeen generoa da. Organismo fotosintetikoak dira, eta eskualde polar, tropikal eta epeletako ia habitat guztietan egon daitezke. Liken formako onddoekin harreman sinbiotikoetan ager daitezke, edo bizitza libreko organismo gisa biziraun dezakete, bakarka edo kolonietan.[1]

Trebouxia likenen artean fotobionte ohikoena da. Itsasoko, ur gezako eta lehorreko ekosistemen lehen mailako ekoizlea da.

Trebouxia generoa.

Karotenoideak eta a zein b klorofilak erabiltzen ditu eguzkitik energia produzitzeko eta animalia eta intsektuak mantenugaiekin hornitzeko”.[2]

Habitataren egoeren aldaketen, ur gezaren kalitatearen, kutsadura atmosferikoaren, karbono dioxidoaren kontzentrazioaren eta klima-aldaketaren bioindikatzaile ona da.

Bizi-ziklo konplexua du, hainbat hamarkadatan, ez zen ezagutzen ugalketa sexualaren presentzia genero honetan. Hala ere, duela gutxi birkonbinazio-proba molekularrek eta zigotoak sortzeko gametoen fusio sexualen behaketak ugalketa sexuala dagoela iradokitzen dute.[3]

Habitata eta ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trebouxia genero autotrofo fotosintetikoa da, naturaren ia ingurumen-baldintza guztietan egon daitekeena. Tropikoetan, Artikoan, Antartikoan, baso borealetan, ur gezan, itsasoan, arroka biluzietan, egur hondakinetan, zuhaitzen azalean, hareharrian, lurrean eta basamortu bero eta erdi-idorretan aurki daiteke.

Organismoaren deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trebouxia generoko algak, alga unizelular esferikoak dira, izar formako kloroplastoak edo pirenoide bakar bati agregaturako kloroplastoak dituzte. Zelulen tamina 8 eta 21μm-koak izaten dira. [2] Bi taldetan banatzen dira, zelula begetatiboen formaren eta kromatofoaren izaeraren arabera. Lehenengo multzoan, kromatoforoak posizio parietalean kokatzen dira zelula-zatiketan, eta zelula begetatiboak elipsoidalak dira. 2. taldean, ertz leuneko kromatoforoak zelularen erdian kokatzen dira zelula-zatiketan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «The Freshwater algal flora of the British Isles: an identification guide to freshwater and terrestrial algae» Choice Reviews Online 49 (12): 49–6880-49-6880. 2012-08-01  doi:10.5860/choice.49-6880. ISSN 0009-4978. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  2. a b Nardon, P.; Charles, H.. (2001). «Morphological Aspects of Symbiosis» Cellular Origin, Life in Extreme Habitats and Astrobiology (Springer Netherlands): 13–44. ISBN 978-1-4020-0189-5. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  3. (Ingelesez) Algae and Cyanobacteria in Extreme Environments.  doi:10.1007/978-1-4020-6112-7. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]