Karotenoide




Karotenoideak terpenoen taldeko pigmentu organiko batzuk dira, oso ugariak naturan.
Guztiz hedatuta daude landareen artean, algetan, zenbait onddotan eta bakterioetan. Landareei kolorea ematen diete, kolore horia, laranja, gorria edo morea. Animaliek ezin dituzte sintetizatu eta dietan hartu behar dituzte.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azenarioetan (Daucus carota) ugariak dira eta kolore laranja ematen diete. Hortik datorkie izena.
Egitura kimikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tetraterpenoak dira, zortzi isoprenoz osatuta eta 40 karbono dituzte. Bi erdi simetrikotan banatzen dira. Erabat hidrofoboak dira: lipodisolbagarriak dira, beraz.
Funtzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landareetako loreetan, fruituetan eta sustraietan daude. Pigmentuak dira eta fotosintesian hartzen dute parte. Animalietan egitura anitzen osagai izaten dira, eta egitura horien kolorea haiek emana da, hala nola gorringoarena eta krustazeo askoren oskolena.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]700 karotenoide deskribatu dira, gutxi gorabehera. Bi multzo nagusitan sailkatzen dira:
- Karotenoak: Oxigenorik ez dutenak.
- Xantofilak: Gutxienez oxigeno atomo bat dutenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lipidoak | ||
---|---|---|
|