Trichius fasciatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trichius fasciatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaScarabaeidae
GeneroaTrichius
Espeziea Trichius fasciatus
Linnaeus, 1758

Gnorimus nobilis edo erle kakalardoa Scarabaeidae familiako kakalardoa da. Europan bizi da, mendialdeko basoetan. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].

Azpiespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi azpiespezie aurkitzen dira:[2]

  • Trichius fasciatus var. dubius (Mulsant)
  • Trichius fasciatus var. interruptus (Mulsant)

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina txikiko kakalardoa da, 9-12 mm arteko luzera duena. Buru eta pronoto beltzak ditu, elitroak aldiz horixkak edo laranjak eta banda beltzak ageri tituzte, erlearen koloreen antza emanez. Burua eta pronotoa urre koloreko ilez estalita du, salebaldea ere bai. Guzti horrek erlastar itxura ematen dio eta harraparien aurreko babesa da[3].

Emea eta arra hankei begiratuta bereizten dira. Emeen hirugarren parean askoz indartsuagoa da, zuloak egiteko prestaturik dago.

Habitata eta elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendialdeko basoetako argiunetan ikusten dira. Zelaietako eta baso ertzetako loreetan aurkitzen dira.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatza eta uztaila artean ikusten dira helduak, loreetan aurkitzen duten nektarraz elikatzen. Emeak enbor usteletan jartzen ditu arrautzak, normalean sahatsetan, eta beldarrak enbor hartaz elikatzen dira, bai eta bestelako atal organikotaz ere[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. ondrej.zicha(at)gmail.com, Ondrej Zicha;. «BioLib: Biological library» www.biolib.cz (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  3. a b «Escarabajo abeja común | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]