Trichomonas vaginalis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Trichomonas vaginalis
Trichomonas Giemsa DPDx.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaProtista
Filumametamonad Metamonada
OrdenaTrichomonadida
FamiliaTrichomonadidae Trichomonadidae
GeneroaTrichomonas
Espeziea Trichomonas vaginalis
, 1836

Trichomonas vaginalis traktu urogenitala infektatzen duen protozoo parasitoa da, trikomoniasi izeneko gaitza sortzen duena. Alfred Donné sendagile frantziarrak protozoo hau deskribatu zuen estreinakoz 1836an. Patogeno honek gizakia besterik ez du infektatzen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste protozoo patogenoen aldean, Trichomonas vaginalisek morfologia bakarra du, trofozoitoarena (beste patogeno batzuek bi itxura ezberdinak dituzte haien bizi-zikloan: trofozoitoa eta kistea) [1].

Mugikorra da eta 5 flagelo ditu. 10-20 mikrako luzeera. Erdibiditzearen bitartez ugaltzen da.

Protozoo honek eukariotoengan oso arraroa den ezaugarri berezia du: ez du mitokondriorik. Ondorioz, ez du fosforilazio oxidatiboa burutzen.

Patogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «trikomoniasi»

Mikrobioa sexu-harremanen bidez transmititzen da. Kisterik sortzen ez duenez, ostalaritik kanpo bizirik iraun dezake ordu gutxi batzuk besterik ez. Horrenbestez, fomiteen bidez kutsa badaiteke ere, kutsapen gehienak kontaktu zuzenaren bidez gertatzen dira, sexu-harramenetean [2].

Protozoo honen infekzioa oso ohikoa da, baina kasu gehienetan (batez ere gizonezkoengan) ez du sintomarik sortzen. OMEk urtero mundu osoan 160 milioi pertsona protozoo honekin kutsatzen direla kalkulatzen du [3]

Infektatutako gizonezkoen %5ak besterik ez du gaitza (trikomoniasi) garatzen, eta emakumezkoen %25-50ak. Trikomoniasi duten emakumeek baginitis mingarria dute sintoma nagusia.

Gaitza baginako jariakinaren lagina hartuz eta mikroskopioan trofozoito mugikorrak ikusiz diagnostikatzen da. Tratamenduari dagokionez, metronidazol da aukerako antibiotikoa, oso eraginkorra dena. Garrantzitsua da gaixo baten bikote sexualak ere tratamendua hartzea, sintomarik ez eduki arren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:946 orr.
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:931 orr.
  3. Harp, Djana F.; Chowdhury, Indrajit (2011). «Trichomoniasis: Evaluation to execution». European Journal of Obstetrics & Gynecology and Reproductive Biology 157 (1): 3–9 [1]