Edukira joan

Tristan da Cunha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tristan da Cunha
Ereserkia: God Save the King
Goiburua: Our faith is our strength
(Gure fedea gure indarra da)

flag of Tristan da Cunha (en) Itzuli

Geografia
HiriburuaEdinburgh of the Seven Seas
37°4′2″S 12°18′36″W
Azalera207
Punturik altuenaQueen Mary's Peak (en) Itzuli
KontinenteaAfrika
Administrazioa
Gobernu-sistemaItsasoaz haraindiko lurraldea
ErreginaElisabet II.a Erresuma Batukoa
Demografia
Biztanleria246
Dentsitatea1,19 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Monetalibera esterlina (£)
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+2908
ISO 3166-1 alpha-2TA
ISO 3166-1 alpha-3baliorik ez eta TAA
Ordu eremua
tristandc.com

Tristan da Cunha, ingelesez ˈtrɪstən_də_ˈkuːnə ahoskatua, Ozeano Atlantikoko hegoaldeko uhartedi britainiarra da, Esperantza Onaren lurmuturretik hegoaldera, 3.000 km-ra. Izen bereko uharteak (104 km2), Gough uharteak (93 km2) eta beste uhartetxo batzuk osatua da. 209 km2 ditu guztira eta 264 biztanle (2010). Sumendiek eragindako uharte menditsuak dira, eta arrantza (otarraina) eta laborantza (patata, fruta-arbolak) dira ekonomia-jarduera nagusiak. 1942. urtean meteorologia-behatoki garrantzitsu bat zabaldu zuten Gough uhartean.

1506. urtean aurkitu zuen izen bereko itsasgizon portugaldarrak. 1816an britainiarren administraziopean jarri zen; garai hartan, ingelesek ez zuten nahi frantsesek uhartedia Napoleon askatzeko operazio baterako base gisa erabiltzerik (Napoleon Santa Helena uhartean zegoen konfinatuta).[1] 1961. urtean erupzio bortitza gertatu zen, eta uharteko biztanleek irten behar izan zuten uhartetik. Gehienak itzuli egin ziren, nahiz gobernuak bestelako bizitokiak eskaini.

    Datu klimatikoak (Tristan da Cunha)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 23.7 24.4 24.4 22.4 20.3 18.7 17.5 17.3 17.1 18.4 20.4 21.8 24.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20 21 20 18 17 15 14 14 14 15 17 19 17
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16 17 16 15 13 11 11 10 10 11 13 15 13
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 10.9 11.8 10.3 9.5 7.4 6.3 4.8 4.6 5.1 6.4 8.3 9.7 4.6
Euria (mm) 93 113 121 129 155 160 160 175 169 151 128 127 1681
Euri egunak (≥ 1 mm) 18 17 17 20 23 23 25 26 24 22 18 19 252
Eguzki orduak 139.5 144.0 145.7 129.0 108.5 99.0 105.4 105.4 120.0 133.3 138.0 130.2 1498
Hezetasuna (%) 79 77 75 78 78 79 79 79 78 79 79 80 78.3
Iturria (1): Climate and Temperature.[2]
Iturria (2): Worldwide Bioclimatic Classification System (muturrekoak)[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]