Elizabeth II.a Erresuma Batukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisabet II.a Erresuma Batukoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa
Queen Elizabeth II in March 2015.jpg
monarch of Saint Kitts and Nevis

1983ko irailak 19 -
← baliorik ez
monarch of Antigua and Barbuda

1981eko azaroak 1 -
← baliorik ez
Monarch of Belize

1981eko irailak 21 -
← baliorik ez
monarch of Saint Vincent and the Grenadines

1979ko urriak 27 -
← baliorik ez
monarch of Saint Lucia

1979ko otsailak 22 -
← baliorik ez
monarch of Tuvalu

1978ko urriak 1 -
← baliorik ez
monarch of the Solomon Islands

1978ko uztailak 7 -
← baliorik ez
monarch of Papua New Guinea

1975eko irailak 16 -
← baliorik ez
monarch of Grenada

1974ko otsailak 7 -
← baliorik ez
monarch of the Bahamas

1973ko uztailak 10 -
← baliorik ez
monarch of the Dominion of Fiji

1970 - 1987ko urriak 6
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the commonwealth realm of Mauritius

1968ko martxoak 12 - 1992ko martxoak 12
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of Barbados

1966ko azaroak 30 -
← baliorik ez
monarch of the commonwealth realm of Guyana

1966 - 1970
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the commonwealth realm of the Gambia

1965 - 1970
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of Malawi

1964 - 1966
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the State of Malta

1964 - 1974
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the commonwealth realm of Kenya

1963 - 1964
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of Jamaica

1962ko abuztuak 6 -
← baliorik ez
monarch of the commonwealth realm of Trinidad and Tobago

1962 - 1976
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the commonwealth realm of Uganda

1962 - 1963
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the commonwealth realm of Sierra Leone

1961 - 1971
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of Tanganyika

1961 - 1962
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the Federation of Nigeria

1960 - 1963
← baliorik ez - baliorik ez →
monarch of the commonwealth realm of Ghana

1957 - 1960
← baliorik ez - baliorik ez →
Monarch of New Zealand

1952ko otsailak 6 -
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa
Monarch of Australia

1952ko otsailak 6 -
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa
monarch of Canada

1952ko otsailak 6 -
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa
Erresuma Batuko monarka

1952ko otsailak 6 -
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa
monarch of the Union of South Africa

1952ko otsailak 6 - 1961
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa - baliorik ez →
monarch of the Dominion of Ceylon

1952ko otsailak 6 - 1972
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa - baliorik ez →
Head of the Commonwealth

1952ko otsailak 6 - baliorik ez
monarch of the Dominion of Pakistan

1952ko otsailak 6 - 1956
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa - baliorik ez →
Lord of Mann


Normandiako dukea


Supreme Governor of the Church of England


Duke of Lancaster

Bizitza
Izen osoa Elizabeth Alexandra Mary
Jaiotza Mayfair1926ko apirilaren 21a (92 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Familia
Aita Jurgi VI.a Erresuma Batukoa
Ama Elizabeth Bowes-Lyon
Ezkontidea(k) Filipe Edinburghekoa  (1947ko azaroak 20 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Windsorko etxea
British royal family
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
Irakaslea(k) Marion Crawford
Henry Marten
Jarduerak
Jarduerak monarka eta politikaria
Altuera 64 hazbete
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Ingalaterrako Eliza
Eskoziako Eliza
IMDb nm0703070

Elizabeth II.a Erresuma Batukoa,[1] jaiotzez, Elizabeth Alexandra Mary Windsor (Londres, 1926ko apirilaren 21a - ) Erresuma Batuko erregina da. Bere titulu ofiziala Britainia Handiko Erresuma Batuko eta Ipar Irlandako eta beste erresuma eta lurraldeetako Elizabeth II.a erregina, Commonwealth burua eta fedearen babeslea da. Horrez gain Antigua eta Barbuda, Australia, Bahamak, Barbados, Belize, Kanada, Grenada, Jamaika, Zeelanda Berria, Papua Ginea Berria, Saint Kitts eta Nevis, Santa Luzia, Saint Vincent eta Grenadinak, Salomon Uharteak eta Tuvaluko estatuburu da eta Fijiko Buruzagi Gorena ere bai.

1952ko otsailaren 6an hartu zuen tronua eta bertan denbora gehien eman duena da, orain arte iraupen-errekorra zeukan Viktoria erreginaren erreginaldiari jo eta pasa egin ondoren.

Elizabeth IIaren bisita esanguratsuenen artean Ipar Irlandara eginiko bisita edo Aita Santuarekin izandako bisitak dira. Gainera, erregina honek bere herrialdeko konstituzioan hainbat aldaketa ikusi ditu, baita konstituzio Kanadarraren zatiketa ere. Horretaz aparte, bere lurraldeak hartzen zituzten gerra bat baino gehiagotan zehar izan da erregina.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurgi VI.a eta Elizabeth errege-erreginak, Elizabeth II.aren gurasoak
Elizabeth, 1929an
Mary erregina, Elizabethekin eta Margaretekin

Elizabeth Alexandra Mary Windsor Londresko Mayfair auzoan jaio zen 1926ko apirilaren 21ean, eta etxean hazitako umea izan zen. Yorkeko duke ziren Alberto Printzearen eta Elisabeten alaba zaharrena zen, Jurgi V.a eta Maria errege-erreginen lehen biloba eta errege familian jaiotako lehen emakumea, 1897an Maria Printzesa jaio zenetik. Aitaldeko lerrotik erregearen biloba izateagatik, Elizabeth Yorkekoa printzesa tituluarekin jaio zen.

Hasiera batean, ez zuten erregina izango zenik aurreikusi, bere aita bigarren baitzen ondorengotzako lerroan, baina 1936an, Elizabethek 10 urte zituenean, bere osaba Eduardo VIII.ak abdikatu egin zuen, Wallis Simpson amerikar dibortziatuarekin ezkondu nahi zuela-eta; horrela igo zen tronura anaia gazteagoa, Jurgi VI.a, Elizabethen aita, eta horrelaxe etorriko zitzaion erregina izateko aukera Elizabethi. Amona Mariak zainduko zuen Elizabethen eta haren ahizpa Margaritaren heziketa.

Bigarren Mundu Gerra garaian, izan zuen jendaurreko lehen agerraldia, gerraren ondorio latzak nozitzen zituzten haurrei buruz irratiz hitz egin zuenean. Gainera, garai honetan kargu publikoak hartzen hasi zen, Lurraldeko Laguntzaile Zerbitzuan aritu baitzen urte horietan zehar. 1945en, berriz, emakume boluntarioekin batera aritu zen lanean, gerran ari ziren indar britainiarrei laguntza emanez.

1948an, atzerrirako lehen bidaia egin zuen, bere gurasoekin batera, Hegoafrikara bidaiatuz. Hantxe eman zuen irratiz ospe handia hartuko zuen Nazioen Mankomunitate Britainiarrari zuzendutako hitzaldia, bere bizitza osoa herriari eskainiz.

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitaren gustuko ez bazen izan ere, 1948ko azaroan, Elizabeth Filipe Mountbattengoarekin, Edinburgheko dukea izango zenarekin, ezkondu zen. 1934-1937 urteetan hasi zen lehengusu txiki hauen arteko harremana. 1939an, Dartmouthen elkartu zirenean, 13 urteko neskatila besterik ez zen Elisabet maiteminduta zegoen erabat Filipe Mountbattengoarekin eta gutunak aurrera eta atzera hasi ziren. 1947ko uztailaren 9an jakinarazi zuten ofizialki bere konpromisoa.

Harremanak eztabaida piztu zuen: Filipe Mountbattengoa ez zen kapital handiko gizona, atzerrian jaioa zen eta noblezia naziko kideekin ezkondutako arrebak zituen. Hala ere, konpromisoak aurrera egin zuen eta, ezkondu aurretik, Filipe Mountbattengoak greziar eta daniar tituluei uko egin, eliza ortodoxoa utzi eta anglikanismora etorri zen. Ezkontzaren bezperatan, Edinburgheko duke egin zuten eta Errege Gorentasun titulua esleitu zioten.

Elizabet eta Filipe Mountbattengoa 1947ko azaroaren 20an ezkondu ziren Westminsterreko Abadian. Gerra ondorengo garai zail haietan, Elizabetek errazionamendu kupoiak erabili behar izan zituen Norman Hartnellek diseinatu zion soinekoa egin ahal izateko. Ez zen senargaiaren koinadu alemaniarrentzako lekurik izan eta Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa ere ez zuten gonbidatu.

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo seme-alabak izan zituzten:

Erresuma Batuko erregina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabeth eta Philip, 1953an

1952an, Elizabeth Kenyan zen bidaia ofizial batean, aitaren heriotzaren eta erregina zen berri izan zuenean. Zegokion dolu epearen ondoren, 1953ko ekainaren 2an, koroatu zuten Londresko Westminster abadian.

Bere erregealdian, Erresuma Batuak arazo ezberdinei egin behar izan die aurre, bai errege familiari dagokionez -1992an, oinordekoa zen Karlos eta Diana Spencerren dibortzioa izan zen-, baita nazioarteko politikari dagokienak ere. Ipar Irlandako nazionalismoak lan asko eman zuen 2004an biolentziarekin bukatu zuten arte; 1982an, berriz, Malvinetako Gerra izan zen Argentinaren aurka eta, 2003an, Tony Blair, lehen ministro ohiak, Azoreetako Ituna sinatu zuen AEBetako George W. Bush eta Espainiako José María Aznarrekin.

Bere erregealdiak izandako gobernuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabeth, Buckingham jauregian, 2006an

Elizabethen erregealdian Alderdi Laborista eta Alderdi Kontserbadorea tartekatu dira behin eta berriro. Gobernu horietako Lehen Ministro ondorengoak izan dira:

Aginteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos, Galeseko printzea
Diana Spencer edo Lady Di, Galeseko printzesa izandakoa
  • Koroa: Subiranoa eta Gobernua ordezkatzen ditu aldi berean. Koroa erreginari ematen zaio, baina orokorrean, Legebiltzarraren aurrean erantzun behar duten ministroek betetzen dituzte funtzioak. Hala ere, gobernuaren ekitaldi garrantzitsu askotan erreginaren parte hartzea beharrezkoa izaten da.
  • Legebiltzarra: Erreginak konbokatzen du eta hura luzatu eta disolbatzeko ahalmena dauka. Orokorrean, urtero inauguratzen du Legebiltzarreko saioen garaia bere tronutik gobernuak idatzitako hitzaldi bat emanez eta honen programa argituz. Lege proiektu bat lege bihurtu baino lehen, erreginak onartu behar du, Legebiltzarreko bi ganberatan jakinaraziz.
  • Justizia: Erreginak barka dezake edo delitu bategatik kondenatuei errukia erakutsi. Legearen arabera, Erreginak, norbanakoa den heinean, ezin du deliturik egin: immunitatea du epai zibil edo penaletan eta ezin da justizia tribunalen aurrean demandatua izan. Errege familiako gainontzeko kideek ez dute immunitate bera.
  • Ohoreak eta izendapenak: Erreginak titulu ezberdinak esleitzeko boterea du, par, zaldun eta beste hainbat. Orokorrean, Lehen Ministroaren gomendioz egin ohi du, baina bere kabuz ere egin izan du.
  • Kanpo Politika: Atzerriko ordezkari diplomatikoak erreginaren aurrean akreditatzen dira. Berak du itunak sinatu, gerra deklaratu edota bakea egiteko boterea; baita estatu eta atzerriko gobernuak onartzeko eta lurraldeak batu edota emateko ere.
  • Errege Kontseilua (Privy Council): Erreginak presiditzen ditu bilerak. Bilera hauetan, Kontseiluaren Ordenak aprobatzen dira.

Legebiltzarrak badu eskubide hauek murrizteko ahalmena. Nazioaren bizitzako alde ezberdinez informatua izateko eskubidea du eta iritzia eman dezake ministroek azter dezan.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabeth, Barack eta Michelle Obamarekin, Buckingham jauregian
  • Une honetan, britainiar koroak historia osoan zehar izan duen erregina zaharrena da. Errekorra bere herenamonak zuen, Viktoria erreginak, 81 urte, 7 hilabete eta 29 egun bizi izan zena, baina Elizabethek irabazi zion 2007ko abenduaren 21ean, Londresko 17:00etan.
  • Ezteien 60. urteurrena ospatu zituen lehen erregina izan zen.
  • Bere erreinaldian jaiotako lehen ministro bat (Tony Blair) izan duen erregina bakarra izan da.
  • Elizabeth II.a denbora gehien daraman erregina da, Viktoria erreginaren ondoren. 2015eko irailaren 9an oraindik bizirik balego, Viktoria erreginaren erreinaldia gaindituko luke, Britainiar Uharteetan denbora gehienez erreinatuko duen erregina bihurtuz.
  • 640 milioiko ondarea kalkulatzen zaio eta bere jabegoa osatzen duten jauregiek 2.400 milioi dolarretaraino igotzen dute bere aberastasuna.
  • Elizabeth II. bere senarraren lehengusu da 3. graduan, biak baitira Viktoriaren oinordeko, eta 2.ean Danimarkako Kristian IX.a erregearen aldetik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elizabeth II.a Erresuma Batukoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Jurgi VI.a Erresuma Batukoa
Erresuma Batuko erregina
1952ko otsailaren 6a – orain arte
Ondorengoa
Azkena