Tristeak kontsolatzeko makina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tristeak kontsolatzeko makina
Datuak
IdazleaAnjel Lertxundi (1981)
Argitaratze-data1981
GeneroaIpuinak
Jatorrizko izenburuaTristeak kontsolatzeko makina
ArgitaletxeaErein
HerrialdeaEuskal Herria
IlustratzaileaAntton Olariaga
BildumaIgelio Igela
Orrialdeak104
ISBN978-84-7568-740-7


Tristeak kontsolatzeko makina, Anjel Lertxundi idazle oriotarrak irakurle gaztetxoentzat idatzitako liburua da, Antton Olariagaren irudiekin osatua 1981ean argitaratu zen Erein argitaletxearekin. Liburua osatzen duten 11 ipuinek osatzen dute eta gai anitz modu oso originalean azaltzen ditu bertan. [1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argumentuari dagokionez, liburua biltzen duten 11 ipuinek kontsolatzeko makina batek bezala funtzionatzen dute irakurlea triste dagoenean, irakurlea poztuz eta bizipoza eskura jarriz. Bertan erabiltzen den hizkera bizia da.

Liburuaren azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honek, Euskal Haur eta Gazte Literatura modernitatea ekarri zuela esan izan da. Bertako ipuinetan mundu fantastiko bat aurkezten da, joko ezberdinez zein mirarizko makinez baliatuz, baita hizkuntzarekin jolastuz ere. Gainera, izenekin joko semantikoak egiten dira (non pertsonaien izenak eta ezaugarriak askotan bat datozen), erabilitako errimek eta abarrek errealitatetik urruntzen dute irakurlea.

Colomerren (2002) ikerketa aintzat hartuta, istorioen garapenak kontuan harturik, hiru multzotan bana daitezke ipuinak: batetik, fantasia eta errealitatea argi eta garbi tartekatzen dituzten kontakizunak. Donostian elefanteak ikusi zirenekoa,Hartuko nuke markesaren telebista,Ipuin-ipuinka, Tristeak kontsolatzeko makina,Gaston txanpon,Baloi internazionala eta Double fantasy; bigarrenik, nagusiki errealitateari lotutako osagaiak dituztenak: Rafaelen ajeak eta Mikel hondartzan; eta hirugarrenik, Kepantonen garatxoa eta Oilategian dira aipagarriak, kutsu herrikoia, elezaharrak eta aho-korapiloak gogorazten dizkigutenak. [2]

Ipuintxo bakoitzean irakaspen bat ematen da. Adibidez, Ipuin hauetan Baloi internazionala, Ipuin-ipuinka, Rafaelen ajeak... umeak ez du irakaspen hori zuzenki irakurriko baina bai behintzat sumatuko.

Sariak edo aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anjel Lertxundik IBBYren Ohorezko Zerrendako aipamena lortu zuen liburu horrekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.