Tron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tron
Tron (Disney), Logo.svg
Jatorria
Argitaratze-data1982
Jatorrizko izenburuaTron
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideatheatrical release (en) Itzuli eta Eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma, zientzia-fikziozko filma, abenturazko filma eta cyberpunk
Iraupena96 minutu
Koloreakoloretakoa
Produkzio-kodea0222
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Steven Lisberger (en) Itzuli
[[Kategoria:Steven Lisberger (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Steven Lisberger (en) Itzuli
[[Kategoria:Steven Lisberger (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaDonald Kushner
Konpainia ekoizleaThe Walt Disney Company
EdizioaJeff Gourson
Bestelako lanak
MusikagileaWendy Carlos (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoaTron (en) Itzuli
Argumentu nagusiatelepresence (en) Itzuli eta adimen artifiziala
Historia
NominazioakJantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
55. Oscar Sariak

Elois Jenssen (en) , Rosanna Norton (en)

Soinu onenaren Oscar Saria
55. Oscar Sariak

Michael Minkler (en) , Bob Minkler, Lee Minkler (en) , James LaRue (en)

movies.disney.com…
IMDB: tt0084827 Filmaffinity: 488334 Allocine: 3996 Rottentomatoes: m/tron Mojo: tron Allmovie: v51066 TCM: 93956 TV.com: movies/tron Netlix: 60021649Edit the value on Wikidata
kronologia
Tron Tron: Legacy

Tron 1982ko Steven Lisberger estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Bertan, Jeff Bridges, Bruce Boxleitner, David Warner, Cindy Morgan eta Barnard Hughes aktoreek antzeztu zuten.

Zinema ekoiztetxe handiek konputazio grafikoa filma batean modu garranbtzitsuan erabili zuten zinemaren historiako lehen filmatzat jo ohi da, konputagailuz sortutako 15 edo 20 minutu irauten duen animazioa duelarik, honek 1980ko hamarkadaren hasieran efektu breziei dagokionez sekulako iraultza teknikoa suposatu zuelarik (1990eko hamarkadaren hasieran Terminator 2: Judgment Day filmak suposatu zuenaren pare). Estreinatu eta denbora igaro hala kultuzko filma bilakatu delarik.

2010ean Tron: Legacy izeneko jarraipena izan zuen.

Filmak 2 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen (Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria eta Soinu onenaren Oscar Saria), nahiz eta azkenean bat bera ere ez irabazi ahal izan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kevin Flynn (Jeff Bridges) ENCOM megakorporazioan lan egiten duen hacker gazte eta harro bat da. Korporazio horretako enpresaburuetako bat Dillinger (David Warner) da. Dillingerrek Flynnek sortu dituen bideo-joko eta diru etekineei buruz iruzur egin dio. Izan ere, Dillingerrek Flynnen bideo-jokoak saldu eta berak erosi baizituen. Flynnek bideo-joko horien sortzaile bera dela frogatzea ezinezkoa egiten zaiolako korporazioan lan egiteari uzten dio. Orduan bideo-joko makinen arte batean lanean hasiko da, bertan dauden bideo-joko asko aurretik korporazioan lanean zebilela berak sortutakoak direlarik.

Dillingerrek korporazioan dauden langileen datuak eguneratu eta eskuratu ondoren, tartean Alan Bradley (Bruce Boxleitner) eta Lora Baines (Cindy Morgan) doktorearenak, 'Control Central de Procesos' edo CCParen (korporazioaren adimen artifizialeko konputagailu nagusia) segurtasuna hobetu edo areagotzen du. Ekintza honek programatzaileak korporaziotik at lagatzen ditu. Horren ondoren, Alan eta Lora CCParen segurtasuna ekidin asmoz Flynnengana laguntza eske jongo dira. Alan eta Lorak heuren programazioan askatasun gehiago lortu nahi dute, aldiz, Flynnek bideo-jokoak bere sorkuntzak direlako frogak topatu nahi ditu.

Korporazioaren eraikinean sartzeko gora behera batzuren ondoren, Flynn CCPari aurre egin eta honek Flynn CCPa jaun eta nagusi den mundu digital tiraniko batera irentsi edo bidalaraziko du. "Benetazko munduan", CCaren interfaza tekonolia aurreratuko konputagailua dirudi, aldiz, konputu sistemaren barnean, CCPa lauki itxurako aurpegia eta energiadun dizdira gorria du.

Mundu birtual edo digital honetan, programak sortzaileen antzekoak diren pertsonez ordezkatuak daude: hasiera batean Flynn berak aurretik programatutako "Clu" programaren nahastua da. Flynnek "Tron" topatzea behar-beharrezkoa di, Alanek sortutako segurtasun programa. Tronek Flynni CCP despotikoaren aurka borrokatu eta konputagailu nagusia askatzen lagundu diezaioke. Bidean hainbat akziozko bideo-jokoetan parte hartu beharko du, tartean "argizko motorrak" eta zesta punta antzeko jokoak daudelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]