Cyberpunk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tokio hiriko Shibuya auzoak ziberpunk hiri baten giroa oroitarazten du.

Cyberpunka edota ziberpunka delakoa zibernetika eta punka batzen dituen azpikultura eta literatura, zinema, komiki, marrazki bizidun eta bideojokoetako zientzia-fikziozko distopia azpigenero bat da. Teknologia, adimen artifiziala, informatika, internet eta robotika bezalako gaiak jorratzen ditu. Bere istorioak girotzeko unean zinema beltzaren elementuak ere hartzen ditu.

Literaturari dagokionez, William Gibson, Philip K. Dick, Bruce Sterling, Pat Cadigan, Rudy Rucker eta John Shirley idazle nagusiak dira.

Zinemari dagokionez, Blade Runner (1981), Tron (1982), The Terminator (1984), Akira (1988), Total Recall (1990), Johnny Mnemonic (1995) eta The Matrix (1999), Minority Report (2002) eta Ghost in the Shell (2017) filmak nabarmentzen dira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cyberpunk Aldatu lotura Wikidatan