Trujillo (Peru)
Trujillo | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Peruko eskualdea | ![]() | ||
Posta kodea | 13001 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 8°06′43″S 79°01′44″W / 8.1119°S 79.0289°W | ||
![]() | |||
Altuera | 34 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 919.899 (2017)![]() | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1535eko martxoaren 5a | ||
Telefono aurrizkia | 044 | ||
Hiri senidetuak | Timișoara, Lima, Astana, Trujillo, Trujillo (Honduras), Trujillo (en) ![]() ![]() |
Trujillo[1] Peruko iparraldeko hiria eta portua da, La Libertad departamentuko eta Trujilloko probintziako hiriburua. Ozeano Barearen ertzean dago. 2014ko zenbatespenaren arabera, 788.236 biztanle dauzka.
Unibertsitatea eta nazioarteko aireportua ditu. Artzapezpikutegia da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1535. urtean sortu zuen hiria Miguel de Estete espainiar konkistatzaileak, Chan Chan antzinako hiritik hurbil. Kolonia garaian (XVII.-XVIII. mendeak) hiria gotortu zuten, eta Independentziako gerra garaian Peruko hiriburua izan zen.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea] ![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 32.0 | 35.0 | 36.0 | 35.0 | 32.7 | 30.0 | 29.3 | 27.0 | 27.4 | 30.5 | 28.0 | 29.5 | 36.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 25.0 | 26.0 | 26.0 | 24.5 | 23.2 | 22.0 | 21.1 | 20.4 | 20.4 | 20.9 | 22.1 | 23.5 | 22.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 21.0 | 22.1 | 22.0 | 20.7 | 19.1 | 18.4 | 17.8 | 17.1 | 16.8 | 17.1 | 18.0 | 19.5 | 19.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 16.9 | 17.8 | 18.0 | 16.8 | 15.7 | 15.0 | 14.4 | 14.1 | 14.0 | 14.1 | 14.6 | 14.7 | 15.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 11.6 | 9.8 | 8.0 | 11.1 | 10.0 | 7.0 | 8.0 | 8.0 | 9.0 | 8.0 | 8.8 | 11.0 | 7.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 1.2 | 0.8 | 1.8 | 0.1 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 0.0 | 0.1 | 4.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 1.3 | 0.6 | 0.9 | 0.6 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.4 | 3.9 |
Hezetasuna (%) | 84 | 81 | 81 | 82 | 86 | 84 | 86 | 85 | 86 | 86 | 84 | 82 | 84 |
Iturria (1): NOAA,[2] Meteo Climat (errekorrak)[3] | |||||||||||||
Iturria (2): Deutscher Wetterdienst (bataz bestekoak 1949–1985, euri-egunak 1970–1990 eta hezetasuna 1975–1985)[4] |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industria (azukre findegiak, janari industria, ehungintza) da ekonomia jarduera nagusia.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monumentu ugari gorde ditu. Aipagarriak dira 1647-1666 urteetako katedrala, XVIII. mendeko eliza barrokoak, Belen ospitaleko eliza (1680), Santa Teresa komentuko eliza (1773) eta jauregi barroko ugari (Herreratarrena, Ganoza Chopiteatarrena).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/08/06 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Berria. Estilo Liburua. .
- ↑ (Ingelesez) National Oceanic and Atmospheric Administration. Trujillo Climate Normals 1961–1990. .
- ↑ (Frantsesez) Météo Climat. Station Capitan Carlos. .
- ↑ (Alemanez) Deutscher Wetterdienst. Klimatafel von Trujillo, Prov. La Libertad / Peru. in: Baseline climate means (1961-1990) from stations all over the world..