Edukira joan

Tübingen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tubinga» orritik birbideratua)

The time allocated for running scripts has expired. Tübingen[1] Alemaniako Baden-Württemberg estatuan dagoen hiria da, Stuttgart hiriburutik 44 kilometro hegoaldera dago. Tübingen eskualdeko hiriburua da. 2010. urtean 88.358 biztanle zituen.

Hiriaren hegoaldera Suabiako Jura mendilerroa ageri da eta iparraldean aldiz Schönbuch Parke Naturala dago. Tübingen menditsua da, hirian bertan Schlossberg eta Österberg muinoak daude eta inguruan Schnarrenberg eta Herrlesberg. dena dela ez dute 500 metrotako garaiera gainditzen mendiok.

Neckar ibaiak zeharkatzen du Tübingen ekialderantz.

K.a. 1200 urteko aztarnak aurkitu dira eta erromatarrek eraikitako Limes harresi bat ere badago. Tübingen bera VI edo VII mendean sortu zuten Alamaniarrek, hori adierazten du behintzat -ingen atzizkiak.

Hohentübingen gaztelua 1078an aipatzen da lehen aldiz Henrike IV.ak setiatu baitzuen. 1146an Hugo V.a Kondea Palatinatuko Konde Nagusi bihurtu zen, horrela Suabiako Dukea baino ez zegoen bere gainean. Herriaren lehen aipamen idatzia ordea 1191koa da eta 1231ean civitas bihurtu zen, hau da hiri eskubideak jaso zituen. 1342an Württembergeko Konderrian sartu zen eta bertan iraun du orain arte.

Eberhard I. ak Kolegiata eta Unibertsitatea fundatu zituen XV mendean. Tübingengo Unibertsitatea bereziki garrantzitsua izan zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko ikastetxe ezagunenetakoa bihurtu baitzen. Bertan egon ziren adibidez Hölderlin idazlea, Hegel filosofoa eta Kepler astronomoa.

XVII mendea gogorra izan zen. Hogeita Hamar Urteko Gerran Liga Katolikoak okupatu zuen hiria 1622 eta 1625 artean, 1635 eta 1636 artean izurri bubonikoa azaldu zen, 1638an suediarrek konkistatu zuten eta gerra bukatzear zela frantsesek okupatu zuten Tübingen 1647 eta 1649 artean.

Neckar ibaia eta alde zaharra

Bigarren Mundu Gerran ez zuen kalterik jasan, hein handi batean bertako medikua zen Theodor Dobler bakearen alde egindako lanagatik. Frantziaren Okupazio eremuan gelditu zen 1946an. Unibertsitate hiria izanik, 68ko maiatza izenarekin ezagutzen den ikasleen protestak bertara ere iritsi ziren, eta ordutik aurrera ezkerreko agintariak edo berdeak izan ditu beti Tübingenek.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neckar ibaiak hegoaldetik mugatzen duen alde zaharrean (Altstadt) hainbat eraikin aipagarri daude; Udaletxea (Rathaus), Azoka plaza (Marktplatz) eta gaztelua (Schloß Hohentübingen). Alde zahararren gainean Stiftskirche kolegiata gotikoa dago, 1483an eraikia.

Aipatzekoa da era berean Tübingengo Unibertsitatea.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baden-Baden ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

The time allocated for running scripts has expired..


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The time allocated for running scripts has expired.