Heilbronn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Heilbronn

 Baden-Württemberg
Heilbronn Innenstadt u Wartberg 20050918.jpg

armarria

Izen ofiziala Heilbronn
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Baden-Württemberg
Stuttgart
Alkatea Helmut Himmelsbach (independentea)
Koordenatuak 49°09′N 9°13′E / 49.150°N 9.217°E / 49.150; 9.217Koordenatuak: 49°09′N 9°13′E / 49.150°N 9.217°E / 49.150; 9.217
Heilbronn non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Heilbronn
Eremua 99,88 km2
Posta kodea 74072–74081
Biztanleria 122.879 bizt.
Dentsitatea 1.230,27 bizt./km²
Matrikula HN
http://www.heilbronn.de/

Heilbronn Alemaniako Baden-Württemberg estatuan dagoen hiria da, Stuttgart hiriburutik 59 kilometro iparraldera dago. 2010. urtean 122.879 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heilbronn Neckar ibaiaren arroan kokaturik dago. Inguruan muinoak ditu eta ibaiaren terrazetan mahatsondoak landatu dituzte. Ardoagatik da ezaguna Heilbronn.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi Paleolitoan (duela 35.000) jadanik populatua izan zen ingurua. Brontze Aroko aurkikuntzak ere egin dira eta zeltek gatz meategiak eraiki zituzten. K.a. 81 urtetik aurrera erromatarren Neckar-Odenwald-Limes izanik hauek gotorleku bat eraiki zuten. Gaur egun gotorlekuaren aztarnak aurkitu dira, baita inguruan villa batzuk eta lurrak landatu zituztenaren zantzuak ere. 260. urtean Alamaniarrek ingurua konkistatu zuten.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IV eta VII mendeen artean frankoen menpe egon zen Heilbronn. Hiriaren lehenengo aipamena Würzburgeko elizbarrutiaren idatzi batean aurkitzen da, Michaelsbasilica-ren ondoan dagoen villa Helibrunna izenarekin. Helibrunna izenak "putzu osasuntsua" esan nahi du eta gaur egun oraindik basilikaren ondoan dago putzua. 1050an juduen komunitate bat bazegoen eta honetaz gain hiriak merkatua eta txanponak egiteko eskubidea eta neckar ibaiean kaia ere bazituen.

Heilbronn, 1643an
Heilbronn, 1945ean

1225ean Hohenstaufen Etxeak hartu zuenean, oppidum Heilecbrunnen izena zeukan. Oppidumek adierazten du babeserako horma eta luebakiak zituela. XIII mendean Ordena Teutonikoak hiriaren hegoaldeko lur ugari eskuratu zituen eta beren jabe izango zen 1805 arte. 1281ean Heilbronnek hiri eskubideak jaso zituen eta 1333an Neckar ibaia desbideratzeko baimena izan zuen. Honek merkataritza bultzatu zuen eta XIV mendean inguruko hiri garrantzitsuena bihurtu zen. Erdi Aroaren bukaeran Württemberg Etxea saiatu zen hiriaz jabetzen baina Palatinatuko Hautesleak babestu zuen.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1525ean Alemaniar nekazarien gerraren barnean Heilbronneko nekazariek Karmeldarren klaustroa erasotu eta harpilatu zuten eta hurrengo egunetan beste eliza eta udal eraikin ugari. Hilabetez kontrolpean izan zuten hiria Böblingen bataila galdu zuten arte. 1528an Heilbronnek Erreforma protestantea onartu zuen eta hurrengo urtean bukatu zuten Kilianskirche eliza. XVII mendean Hogeita Hamar Urteko Gerran asko sufritu zuen Heilbronnek. Frantziarrek eta suediarrek sarritan erasotu zuten eta hiriaz jabetu ziren. 1802an Napoleondar Gerrek ekialderantz bultzatuta, Württembergeko Dukea Heilbronnez jabetu zen eta hiri aske eskubidea galdu zuen.

1820an trenbidea iritsi zen Heilbronnera eta honek industrializazioa ekarri zuen. 1880erako Württembergeko bigarren industria gunea bihurtu zen Stuttgarten ondoren.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu industriala izanik langileek sindikatu eta kirol elkarte ugari sortu zituzten eta SPD alderdiak boto ugari jaso zituen. 1926an Adolf Hitler hirira etorri zenean gaizki hartua izan zen eta istiluak izan ziren eta 1933ko hauteskundeetan ere SPD alderdia nagusitu zen Alderdi Nazionalsozialistaren gainetik.

Bigarren Mundu Gerran gatz meategiak gerrarako armak gordetzeko erabili ziren, baita artelan baliotsuak gordetzeko ere. Horretarako meategiak handitu behar ziren eta kontzentrazio-esparruetako 8.000 preso behartu zituzten lan egitera. 1940tik aurrera bonbaketak jasan bazituen ere, gogorrena 1944ean izan zen. Bertan hiriaren zati handiak suntsitu ziren, tartean tren geltokia eta eliza. Bonbaketa hauen krudelkeria famatu egin zen, ordu erdi batean 6.500 pertsona hil baitziren. Gorpuak hilobi komunetan lurperatu zituzten. 1945ean Neckar ibaia zeharkatu eta 10 egunetako bataila gogorraren ondoren Estatu Batuetako tropak sartu ziren hirian.

1939an 77.569 biztanle zituen hiriak eta 1945ean 46.350 baino ez ziren gelditzen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kilianskirche eliza: XI mendeko eliza gotikoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baden-Baden ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heilbronn Aldatu lotura Wikidatan