Tuenti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tuenti
URL helbidea tuenti.com
Webgune mota Gizarte-sare zerbitzua
Erabiltzailea erregistratzeaBai
Hizkuntza(k)Euskara, Gaztelera, Galegoa, Katalana, Ingelesa, Portugesa, Alemaniera, Frantsesa, Italiera, Nederlandera, Eslovakiera, Txekiera
Jabea Telefonica
EgileaFélix Ruiz, Joaquín Ayuso, Adeyemi Ajao, Kenny Bentley eta Zaryn Dentzel
Argitalpen data2006ko urtarrilan
Egoeraaktiboa

Tuenti gazteei zuzendu eta web 2.0an oinarritutako gizarte-sare zerbitzu bat da. Bertan, tuenti-orri pribatua eskura daiteke izena eman ondoren. Behin tuenti-orria lortuta, mugarik gabe argazkiak igo, norberaren blogean testua idatzi eta besteen tuenti-orrietan edota argazkietan iruzkinak jar daitezke besteak beste. 14 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu gaur egun.

Tuenti-orriaren pribatutasun-maila aukera daiteke: lagunek bakarrik ikusi ahal izatea, lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusi ahal izatea.

Han, pertsonak oso erraz aurki daitezke: izen-abizenen bidez, duten lana edota doazen eskolaren izena bilatuz, bizilekua bilatuz, martxara irteten diren zonaldeen bidez, lagunen lagunen bidez, e.a.

Tuenti beta pribatu bat zen 2011ko azaroaren 14ra arte: dagoeneko erregistratuta dagoen norbaitek e-posta bitartez gonbidapen bat bidali behar zuen bertan sartu nahi izanez gero. Sartzean, 10 gonbidapen ematen ziren, Tuenti ez duten beste lagun batzuei gonbidatzeko.

Tuentik Tuenti Móvil izeneko telefonia mugikorreko operadore birtual bat du, Movistarren sarea erabiltzen duena.

Zugaz.com izan zen honen pareko zerbait euskaraz egiteko lehen ahalegina, 2009. urtean. Goiena komunikazio zerbitzuek egin zuten, Deba Goiena aldekoak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]