Txantiloi:2009-04eko Euskal Wikiatlas artikulua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ailuitz mendia, Bizkaian

Euskal Herria oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste material batzuetaz osatutako mendiak, adibidez Aiako Harria granitoz osatuak daude.

Euskal Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, garaiena Hiru Erregeen Mahaia izanik. Mendilerro hori itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igotzen doa, Orhi delarik 2.000 metrotik gaindi dagoen lehenengo mendia.

Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes eta Toloño mendilerroak Kantauriar mendilerroaren parte dira.

Bi mendilerro garrantzitsu horien artean Euskal Herriko arkuko mendiak daude, ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak. Besteak beste, Urbasa, Andimendi, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa eta Aizkorri dira horien adibide.