Txantiloi:2011-44 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskara (beharbada aitzineuskaraz: *enau(t)si (esan) + -(k)ara (era)) Euskal Herriko hizkuntza da. Euskaraz mintzo direnei euskaldun deritze. Gaur egun, Euskal Herrian bertan ere gutxitua dago, lurralde honetan berriagoak diren gaztelania eta frantsesa nagusitu baitira.

Euskararen sustrairik zaharrenak (Erromatar Inperioaren aurretikoak) Akitania osoan eta Bizkaiko golkotik Andorraraino bitarteko Pirinioen bi aldeetan agertu dira, eta Erdi Aroan behintzat Errioxan eta Burgosko ipar-ekialdean ere hitz egin zela dokumentatuta dago. Gutxitze prozesu gogorra jasan du, etenik gabe lurraldeak galduz. Nafarroa Garaian, bereziki, prozesu hori oso nabarmena izan da azken mendeotan. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, hainbat intelektual eta politikariren eraginez (Arturo Kanpion, Sabin Arana...) nolabait biziberritu zen, abertzaletasunari estuki loturik. Frankismoan (1936-1977) jazarpen latza pairatu ondoren, XX. mendearen erdialdetik aurrera hasi da indartzen, idatzizko estandarizazioak lagunduta.