Txantiloi:2012-21 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea


Turkia bi kontinenteko estatu bat da, gehienbat Asiako Anatoliar Penintsulan kokatua eta % 3 Europako Balkanak eskualdean. Turkia errepublika demokratiko, laiko eta konstituzionala da, 1923an Kemal Atatürk-en gidaritzapean sortua, Otomandar Inperioaren oinordeko naturala. Hiriburua Ankara da, nahiz eta hiri garrantzitsuena Istanbul izan, antzinako Bizantzio eta Konstantinopla.

Turkia izena (turkieraz Türkiye) bi hitzetan bereiz daiteke: Türk, Antzinako Turkieraz indartsu esan nahi duena, eta bestetik, -iye atzizkia jabe edo harremanetan dagoena esan nahi duena arabieraz. Türk izenak Turkiako edo herri turkiarretako herritar esan nahi du eta tu-kin-etik dator, txineraz Altai mendien hegoaldean bizi ziren herritarrei ematen zitzaien izena K. a. 177an.