Txantiloi:2012-48 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Koliseoa (latinez Colosseum), jatorrian Flaviar Anfiteatroa deitua (Amphiteatrum Flavium), Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da. Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia zuen, laurogei harmaila hilarekin. Hareatik gertu zeudenak, Enperadorea eta Senatariak ziren, eta, gorantz egin ahala, gizarteko maila baxuagoko jendea zegoen. Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren. Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen, eta, lanak, 70 eta 72 urteen artean hasi ziren, Vespasiano enperadorearen erregealdian. Anfiteatroa, Erromatar Inperioan sekula eraiki zen handiena, 80an amaitu zen, Tito enperadorearen erregealdian, eta Domizianoren erregealdian aldatua izan zen.

Koliseoa, ia 500 urtez erabili zen, historiako azken jokoak, VI. mendean ospatu zirelarik, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa data tradizionala den 476. urtea baino askoz beranduago. Gladiadore borrokez gain, beste ikuskizun batzuk ere egiten ziren koliseoan, naumakia, animalia ehiza, exekuzioak, gudu ospetsuen antzezpenak eta mitologia klasikoan oinarritutako antzezlanak kasu. Eraikina, halako ekitaldietarako erabilia izateari utzi zitzaion Goi Erdi Aroan. Beranduago, babesleku, lantegi, ordena erlijioso baten egoitza, gotorleku, harrobi eta santutegi kristau bezala berrerabilia izan zen.