Txantiloi:2015-44 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pasai Donibane Gipuzkoako Pasaia udalerriaren barruti bat da, Oiartzualdeko eskualdean. Bertan, Pasaiako udaletxea kokatzen da. 2007an 2.400 biztanle zituen, udalerrian gutxien populatuta dagoena izanda. Pasaiako portuaren ekialdean kokatuta dago. Mendebaldean Pasai San Pedro aurrez aurre du, eta ekialdean berriz, Lezo eta Hondarribiarekin muga egiten du.

Denbora laburrez (1887 eta 1897ko errolden artean) Pasaia bi udalerritan banatu zen, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro izenak izan zituztenak.

Donibane kalea estua eta irregularra da, uraren eta mendiaren oinarriaren artean zizelkatua. Ondo hartu du etxebizitza batzuek, leku‑premiari aurre egiteko edo, kalearen zati batzuez jabetu izana. Harrigarriak dira, besteak beste: antzina‑antzinako Platain etxea; adreiluz­ko tximini altua, han zegoen portzelana‑fabrika ospetsuaren aztarna bakarra; Arizabalo almirantearen Arizabalo jauregiaren aurrealde barrokoa, armarri galanta duena; eta San Joan Bataiatzailea parrokia‑eliza, XVI. mendean harlanduz egindako eraikin handia, herreriar estiloko portadaz eta erretaula aipagarriaz hornitua. Alboko aldare batean Santa Faustina martiriaren gorputz usteldu gabea gurtzen dute.