Txantiloi:Gertaerak/9/24
- 622 - Muhammad profetak (irudian) Mekatik Medinarako bidaia bukatu zuen, hejira burutuz.
- 1787 - 1787ko Zangozako uholdea: euriteen ondorioz Aragon ibaiaren hazteak 556 gizabanako hil zituen Zangozan (Nafarroa Garaia).
- 1948 - Honda konpainia sortu zen.
- 1957 - FC Barcelonaren Camp Nou futbol-zelaia inauguratua izan zen.
- 1988 - Ben Johnson atleta kanadarrak 100 metroko lasterketa irabazi zuen, 9,79 segundotan, Seuleko Olinpiar Jokoetan.
- 1991 - Nirvanak Nevermind diskoa kaleratu zuen.
- 1993 - Gurutze Iantzi HBko zinegotzia Guardia Zibilaren Tres Cantosko egoitzan hil zen, atxilotu eta bi egunera. Bertsio ofizialak dio «bihotzekoak jota» hil zela. Zantzuek diote «poltsa»ren tortura egin ziotelako hil zela.