Txantrea Kirol eta Kultur Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txantrea Kirol eta Kultur Elkartea
Ezizena(k)txantrearrak, urdinak,auzokoak
Sorrera1952ko abuztuaren 7
Futbol zelaiaLuis Valero Bermejo
Iruñea
edukiera: 2.500 lagun
inaugurazioa: 1952
PresidenteaJose Luis Nagore
EntrenatzaileaRaul Marco
LigaHirugarren Maila
2015-1611.a
Webguneawww.udc-chantrea.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Txantrea Kirol eta Kultur Elkartea (gaztelaniaz Unión Deportiva Cultural Chantrea) Iruñeko Txantrea auzoko kirol elkartea da. 1952an sortua, saskibaloi, eskubaloi, botxak, txirrindularitza, futbol, gimnastika artistiko, igeriketa, patinaje, squash, taekwondo, pilota eta atletismo sailak ditu.

Historia

Elkartea Txantreako 150 auzokoek 1952ko abuztuaren 7an sortu zuten "Patronato Francisco Franco" erakundearen zelai batzuk aprobetxatuz. Frankismoaren kirolarekiko ikuspegia inportantea zen oso klubaren sorrera eta elkarteko futbol zelaiak ofizialki "Luis Valero Bermejo" du izena, orduko Gobernadore Zibila zena.

Futbol saila elkarteko inportanteena da eta 20 talde federatuak ditu, nagusiena Hirugarren Mailan dabilena. Athletic Clubekin ituna sinatu du.

1962an egin zuen debuta Hirugarren Mailan eta ordutik maila honetako historikoa bihurtu da, berrogei denboralditik gora egin baititu bertan. 2000 urtean Bigarren B Mailara igotzea lortu zuen baina urtebete egin zuen han.

Patinaje sailak Europa eta munduko zenbait txapeldunak izan ditu.

Uniformea

  • Lehenengoa: Zamarra urdina eta praka txuriak.

Futbol Zelaia

Luis Valero Bermejo futbol zelaiak 2.500 ikusleentzako lekua du eta 1952an ireki zuten.

Datuak

2015-16 denboraldia barne.

Azken denboraldiak

Denboraldia Maila Emaitza
1999-00 3. maila 2.a (igo)
2000-01 Bigarren B Maila 20.a (jeitsi)
2001-02 3. maila 7.a
2002-03 3. maila 17.a
2003-04 3. maila 12.a
2004-05 3. maila 12.a
2005-06 3. maila 10.a
2006-07 3. maila 9.a
2007-08 3. maila 9.a
2008-09 3. maila 12.a
2009-10 3. maila 8.a
2010-11 3. maila 5.a
2011-12 3. maila 6.a
2012-13 3. maila 6.a
2013-14 3. maila 5.a
2014-15 3. maila 11.a
2015-16 3. maila 11.a

Kanpo loturak