Txema Matanzas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txema Matanzas
Bizitza
Izen osoa José María Matanzas Gorostizaga
Jaiotza Santurtzi1965eko maiatzaren 9a (55 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Bizilekua Gasteiz
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak abokatua
Kidetza Ekin
Koordinadora Abertzale Sozialista
Euskal preso politikoak (1978-egun)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Sortu
Euskal Herria Bildu

José María Matanzas Gorostizaga (Santurtzi, 1965eko maiatzaren 9), Txema Matanzas, euskal abokatu, politikari eta presoa da.[1][2][3]

2007ko azarotik zegoen espetxean. Izan ere, 18/98 auziaren baitan, Ekin atalean zigortu zuten Matanzas eta hamar urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri zioten.

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta egin zuten operazioa, 1998an, Egin egunkaria itxiz eta hainbat lagun atxilotuta. Ekintza honekin Garzonek "Dena da ETA" printzipio politiko-judizial sortu zuen. Zazpi urte beranduago hasi zen epaiketa, baina behin betiko sententzia 2009an eman zuen epaileak: 38 lagun zigortu zituen -Txema Matanzas tartean- eta bederatzi absolbitu. KAS, Ekin eta Xaki legez kanpo utzi zituen[4].

Espainiako gobernuak euskal preso politikoei egiten dien sakabanaketaren ondorioz, Matanzas urruneko gartzeletan egon zen preso eta Puerto III (Kadiz) espetxean zegoen askatu zutenean. Senideak eta lagunak zain izan zituen kanpoaldean[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.