Wikipedia, Entziklopedia askea

Hermitage Museoa

Hermitage Museoa.

Hermitage izeneko museoa Errusiako museorik handiena da, bai eta Europako garrantzitsuenetako bat ere. San Petersburgo izeneko hirian dago, Neva ibaiaren ondoan. Bost eraikin desberdin ditu, eta ikusgarriena Neguko Jauregia deritzana da, Errusiako tsar edo enperadoreen egoitza nagusia izandakoa.

Hiru milioi pieza baino gehiago ditu, haien artean antzinako Erroma eta Greziako artelanak, pieza arkeologikoak, arte errusiarra, armak, bitxiak, Italia, Espainia, Flandria, Holanda eta Frantziako pinturako izen ospetsuak: Leonardo da Vinci, Rembrandt, Tiziano, Goya, Velázquez, Claude Monet, Renoir, Van Gogh, Gauguin, Cézanne eta beste asko.

Hermitage Museoko artelan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]