Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1452ko apirilaren 15a
Anchiano (en) Itzuli
💀
Heriotza
1519ko maiatzaren 2a
Amboise
🔨
Lanbidea
margolari
📷
Argazkiak
ikusi
Leonardo da Vinci
Leonardo da Vinci
autorretratua (1513 inguru, Turin)
Datu pertsonalak
Izen osoa Leonardo di ser Piero da Vinci
Jaio 1452ko apirilaren 15a
Vinci (Toskana)
Hil 1519ko maiatzaren 2a
Amboise (Frantzia)

Leonardo da Vinci (1452-1519) Errenazimentu garaiko margolari, eskultore, arkitekto, asmatzaile eta ingeniari italiar bat izan zen.

Oso marrazkilari ona zen eta margolan ospetsu asko egin zituen; ospetsuenak, Jesusen Azken Afaria eta Mona Lisa.

Teknologian ere oso trebea zen: hainbat asmakizun eta makina diseinatu zituen, bere garairako oso modernoak eta aurreratuak. Haien artean, hegan egiteko makina bat.

Gainera, ekarpen handiak egin zituen anatomian, astronomian eta ingeniaritzan ere. Asmalaria, idazlea, poeta, musikaria, artista, anatomista, arkitektoa, zientifikoa, botanikoa, paleontologoa, eskultorea, filosofoa, ingeniaria, hiri-antolamendua, etab. izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leonardo 1452ko apirilaren 15ean jaio zen Vinci izeneko herrian, Italiako iparraldean. 15 urte inguru zituenean, Andrea del Verrocchio izeneko artistarekin hasi zen ikasten, Florentzian. Berarekin, pintura, eskultura eta aparatuen mekanika ikasi zuen.

Milango egonaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milan hirian lan egin zuen 1482 eta 1499 bitartean, hango duke batentzat, margotzen eta ingeniari-lanetan. Bertan igaro zituen 17 urteetan ez zituen artelan asko egin, baina bai ospetsuenetariko batzuk: Jesusen Azken Afaria eta Arroketako Ama birjina.

Milanen bizi izan zen bitartean, Leonardo naturaz ere interesatu zen. Objektuak arretaz begiratuz eta zehaztasunez marraztuz, artista batek ezagutza zientifikoa lor zezakeela pentsatu zuen. Horregatik, koaderno batzuetan jaso zituen bere oharrak; koaderno horietan, gai ugari landu zituen, tartean pintura, arkitektura, makineria, giza gorputzaren egitura eta hegaldiaren zientzia. Adibidez, makina hegalariak asmatu baino 300 urte lehenago, Leonardok hegazkin bat eta helikoptero bat egiteko planoak egin zituen.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1503an Leonardo Florentziara itzuli zen. Han zientzia lantzen jarraitu zuen, eta lau margo handitan lan egin zuen, Mona Lisa barne.

Azken urteetako batzuk Milanen eta Erroman ere igaro zituen. 1516an Frantziako Amboise aldera joan zen, Frantziako erregearentzat lan egitera. Han eman zuen denbora gehiena bere idazkiak editatzen. Bertan hil zen 1519ko maiatzaren 2an.

Margolan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolana Izena Data Neurriak Erakustokia
Ginevra de' Benci vers 1476 38 × 37,6 cm National Gallery of Art (Washington)
Ama Birjina eta krabelina 1478-1480 62 × 47,5 cm Alte Pinakothek (Munich)
Madonna Benois 1478-1482 49,5 × 33 cm Hermitage museoa (San Petersburgo)
Magoen gurtza 1481 246 × 243 cm Galleria degli Uffizi (Florentzia)
Arroketako Ama Birjina 1483-1486 199 × 122 cm Louvre museoa (Paris)
Dama katazuriarekin 1485 54 × 39 cm Czartoryski museoa (Krakovia)
Ferragile ederra 1490-1496 62 × 44 cm Louvre museoa (Paris)
Azken Afaria 1495 eta 1498 artean 460 × 856 cm Santa Maria delle Grazie (Milan)
Arroketako Ama Birjina (bigarren bertsioa) 1495-1508 189,5 × 120 cm National Gallery (Londres)
Gioconda edo Mona Lisa 1503-1506 77 × 53 cm Louvre museoa (Paris)
Ama Birjina, Jesus Haurra eta Santa Ana 1508 / 1510 168 × 130 cm Louvre museoa (Paris)
Bako 1510-1515 177 × 115 cm Louvre museoa (Paris)
San Joan Bataiatzailea 1513 eta 1516 artean 42,9 × 43,7 cm Louvre museoa (Paris)

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonardo da Vinci