Aiora Renteria Zea Mays musika taldeko abeslaria eta kantagilea da. Taldea Bilbon sortu zen, 1997.urtean. Kanta ezagunenen artean, “Negua joan da ta”, “Kukutza III” edota “Kemena”… daude.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aiora Renteria, Bilbon jaioa da, 1976ko martxoak 16an. Abeslari honek, anai 1 eta 3 ahizpa ditu eta bera txikiena da. Familia musikazale batetik dator, non guztiek musika ikasi duten. Hori dela eta, bizitzan zehar tresna ezberdinak jotzen ikasi du.
16 urterekin U2 musika taldea ikustera gerturatu zen Donostiara, gurasoen baimena izan gabe. Bertan erabaki zuen, bere bizitza, musikarekin erlazionatuta egon behar zuela.
Gaur egun, Zaratamo herriko eskola publikoko musika irakaslea da. 2 eta 12 urte bitarteko ikasleei ematen die klase. Beraz, esan daiteke, irakasle eta abeslari lanak batera egiten dituela.
Gaur ospetsua den Zea Mays taldea, Ruben Gonzalez (bajista), Asier Basabe (bateria) eta Iñaki Imazen (gitarrista eta Piti ez-izenaz ezagutua) laguntzarekin sortu zuen 1997ko ekainean. Taldekideak unibertsitateko ikasbidaian ezagutu ziren, magisteritza ikasten zebiltzala. Gainera, urteekin, Iñaki Aioraren senarra ere bihurtu da.
2021 urteko irailean, medikuek Aiorari mioma bat topatu zioten, eta hemen umetoki minbizia zuela konfirmatu zioten. Hurrengo hilabetean, urrian, operatu zuten eta dena ondo irten zen. Bestalde, diagnostikoa dela eta, oholtzatik urrundu egin zen denboraldi batez. 2022 ko apirilaren 4ean alta hartu zuen eta aste bereko larunbatean, eszenatokietara bueltatu zen taldearen 25.urteurrena ospatzeko.
Musika ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aiora 6 urterekin solfeo ikasten hasi zen. Ondoren, biolina jotzen ikasi zuen. Ordea, atzamar txikia oso txikia zuenez, instrumentua jotzea oso zaila egiten zitzaion, eta uztea erabaki zuen.Orduan biolontxeloa jotzen ikasten hasi zen, baina eskumuturreko lesio bat zuenez, hau ere utzi behar izan zuen. Beranduago, 13 urte zituenean, bere kabuz gitarra jotzen hasi zen, baita konposatzen. Nahiz eta txikitatik abestu, konposatzen hasi zenean, oso ahots indartsua zeukala ikusi zuen, eta 14 urterekin bere lehenengo taldea sortu zuen.
Ikasketak musika ikasketekin batera eramaten zituen, eta 18 urte arte Kirikiño ikastolan egon zen ikasten. Unibertsitatera joateko garaia iritsi zenean, Aiorak irudi eta soinua Erandion ikasi nahi zuen, baina ez zuen lortu. Gero, arte ederrak egin nahi zituen, baina hau ere ez zuen lortu. Azkenean magisteritza ikasten bukatu zuen, baina musikarekin lotura izatea nahi zuenez, magisteritza musikalean espezializatu zen.
Zer sari irabazi ditu?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997.urtean, maketa bat grabatu zuten. Maketa horrek 7 abesti zituen. Ondoren, Euskadi Gazteko 7. Maketa lehiaketan parte hartu zuten eta lehenengo saria irabazi zuten. Honi esker, taldea Euskal Herrian ospetsuagoa bihurtu zen.
- 1998. urteko apirilean Zea Mays euskal talderik onena bihurtu zen Bilboko 10. pop rock lehiaketan.
- 2000. urtean, Mondo Sonoro aldizkariak, Zea Mays-en bigarren diskoa, urteko diskorik onena izendatu zuten (Euskal Herri mailan).
Zer disko kaleratu ditu?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
-
Aiorak bizitzan zehar bere fisikoagatik ahozko erasoak jasan dituela? Baita bere abeslari ibilbidearen hasieran ere? Hori dela eta, musikarako balio ez zuela pentsatzen hasi zen. Ordea, psikologoari laguntza eskatu, eta abesteko duen trebetasunari esker, esaten ziotena sinistu beharrean,bere burua gehiago maitatzen ikasi du.
ZEA MAYS-en parte hartzaile izanik, Aiora Renteriak honako diskoak atera ditu:
Urtea | Diskoa |
---|---|
1997 | Maketa |
1998 | Zea Mays |
2000 | Elektrizitatea |
2002 | Harrobian |
2005 | Sortuz, grabitatearen aurka |
2007 | Morphina |
2010 | Era |
2013 | Da |
2016 | Harro |
2017 | 20 urte |
2019 | Atera |
Urtea | Single-a |
---|---|
2021 | Adore |
2021 | Kemena |
2021 | Kuraia |
Taldetik kanpo, norekin lan egin du?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Doctor Deseo-rekin (Abrázame abestia)
- Donostiako Zinemaldian, Rozalen-ekin (Negua joan da ta, bertsioa)
- Gaztea Kabian proiektuan, Rozalen-ekin (Ez naiz ni, konposizioa)
- Euskadiko Orkestarekin (Negua joan da ta; Elektrizitatea bertsioak)
Aiora eta Zea Mays gustatzen bazaizkizu...
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Begiratu Hesian musika taldea.