Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
1.275.207
🔎
Azalera
88.000.000 m²
🌄
Altuera
1.276 metro
📷
Argazkiak
ikusi
Zeru estalia Antananarivo gainean.
Zeru estalia Antananarivo gainean.

Antananarivo Madagaskarreko hiriburua da. Frantsesez Tananarive izenez ere ezagutzen da. Laburdura moduan Tana izena erabili ohi da. 2001ean 1.403.449 biztanle zituen hiriak.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antananarivo

Afrikako hego-ekialdeko estatua eta uhartea da Madagaskar eta bertako hiriburua da Antananarivo. Uhartearen erialdean dago kokaturik. Granitozko gain baten gainean dago eraikia, itsa mailatik 1276metroko altuerara. Anatananarivoren azalera 88 km² da. Toamasina eta Antsirabe hiriekin dago lotua burdinbidez. Unibertsitatea eta artzapezpikutegia daude bertan. Ekonomiari dagokionez, merkataritza eta administrazio gunea da eta nekazaritza industria garrantzitsua dago.[1]

Antananarivo, Madagaskargo uhartearen erdialdean dago kokaturik.
Antananarivo, Madagaskargo uhartearen erdialdean dago kokaturik.

Klima eta hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antananarivoko klima 10ºC-35ºC bitartekoa izan ohi da. Bero gehien egiten duen ilabetea Urria da, hotzena Ekaina eta Uztaila dira. Madagaskarren Frantsesa eta Malgachea erabiltzen dira.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antananarivo herrialdeko ekonomia, administrazio eta komunikazio zentroa da. Bere industria nagusien artean ehungintza eta tabako industria daude, nahiz eta gainerako herrialdeetan bezala, hiriaren kanpoaldean dauden nekazaritza eta abeltzaintza landaketak ere garrantzitsuak diren. Nazio mailan hiria oso garrantzitsua denez, bere merkatuetan herrialdeko eremu guztietako produktuak aurki daitezke. Ivato Nazioarteko Aireportua herrialdeko aireporturik onena eta jendetsuena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria 1625 inguruan sortu zen, mila gizon inguruk defendatutako gotorleku batetik (hortik bere izena). 1710ean, hiriko erregeak lau zatitan banatu zuen, eta haiekin bere seme-alaba bakoitza oparitu zuen. 1777an, lehen europarrak (jatorri frantsesekoa) hiria bisitatu zuen eta horri buruzko historia labur bat idatzi zuen. 1794an, hiriaren batasuna berreskuratu zen, eta geroago 1797an, Merina erreinuko hiriburu bihurtu zen . Radama I.a erregearen konkistek hiria ia uharte osoaren hiriburu bihurtu zuten.

1832an, frantsesak uhartera heldu ziren, Jean Laborderen agindupean . 1839an errege jauregiaren eraikuntza hasi zen. 1849an, kristauen aurkako jazarpena hasi zen, Ranavalona I.a erreginak aginduta, kristautasunari uko egiten ez zion edonor hilko zelarik.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antananarivo. 2021-03-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) Antananarivo. 2024-01-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).