Txikipedia:Antilla Handiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antilla handien mapa
Antilla handien mapa

Antilla Handiak Karibe itsasoko uhartedi bat da, 3.500 km luze den zirkulu arkua osatzen duena. Kubatik Arubara bitartean dauden uharteak dira, Hego Amerikaren iparraldean, Erdialdeko Amerikaren ipar-ekialdean eta Ipar Amerikaren hego-ekialdean kokatuak. 35 milioi biztanle dituzte, 230.000 km luze-zabaleko eremuan.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antilla handiak: artxipelagoaren erdiko gunea da, lau irla handienek osatuta: Kuba, La Española, Puerto Rico eta Jamaika. Lehen hirurak espainiar mundu kulturalaren parte dira, Haiti izan ezik La Española irlako herena okupatuz, hizkuntza frantseseko herrialde bat dena. Jamaika ingelesez hitz egiten den enklabea da.

Antilla txikiak: Zirkulu erdi forman jarritako irla txikien multzoa da, zeinak Karibea Hego ekialdetik isten duena. Haizealde eta Haizebe irletan banatzen dira. Gehienetan ingelesa edo frantsesa hitz egiten da nahiz eta jatorriz Espainiarrak izan, herrialde honetatik izenak mantentzen dituzte: Trinidad, Guadalupe, Barbuda, Antigua, Granada, San Bizente dira.[1]

Bahamak: Kubatik iparraldera kokatutako irla txikien artxipelagoa da. Estatu independente ba dira eta bertan lurreratu zen Colón lehenengoz Amerika aurkitu zuenean 1492an.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspuntu ekonomikotik, Ertamerika planetako eskualderik txiroenetarikoa da. Kanpo-zorrak estuturik, industriarik gabeak, nekazaritza atzeratu batekin eta oraindik ia garatu gabeko turismo batekin, eskualde honetako biztanleek gainera hondamendi naturalen ondorioak pairatzen dituzte hala nola lurrikarak, sumendiak eta urakanak.

Txirotasuna, egoera honetatik zein garai kolonialetik heredatutako gizarte dualtasun sakon batetik eratorria (44. gaia ikusi), Estatu kolpe militar jarraituetan eta gizarte altxamendu armatuetan eratortzen den gizarte gatazka iraunkor bat izan du emaitza moduan.

Egia da, Ertamerikan bezalako leku gutxietan ematen dela gehiengo mestizo eta indigenaren txirotasunaren eta jatorri espainiarreko gutxiengo kreolaren aberastasunaren arteko ezberdintasuna.[2]

Laurogeita hamarreko hamarkada, den dela, egoera politikoko aldaketarako hasiera izan daiteke. Eskualdeko hainbat herrialdetan adiskidetze nazional eta bakerako prozesuak jarri dira martxan, zeinak etorkizuneko berreskurapen ekonomiko bat erraztu dezakeen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Antillak eta Ertamerika - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. Antilla Handiak. 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).