Txikipedia:Clara Zetkin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clara Zetkin
Clara Zetkin

Clara Zetkin 1857ko uztailaren 5ean jaio zen, eta 1933ko ekainaren 20ean hil zen. Ezkongabetako deituraz Clara Eissner alemaniar politikari komunista eta emakumeen eskubideen aldeko militantea izan zen. [1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clara Zetkin Wiederauen jaio zen eta magisteritzako ikasketak burutu zituen Leipzigeko institutu pribatu batean. Bere bizitzako etapa honetan (17 urtetatik 21 urtetara) kontaktua mantentzen hasi zen ikasle eta errusiar etorkin taldeekin, haien artean Ossip Zetkin iraultzaile errusiarra zegoen. Clara ideia sozialista eta internazionalistak bereganatzen hasi zen eta honek bere familiarengandik aldendu zuen. 1878.urtean Langileen Alderdi Sozialistan sartu zen.

Kapitalismo alemaniarra garatzen ari zen aldi berean langile mugimenduaren oinarriak indartzen ari ziren.

Sozialisten aurkako legeen ondorioz Ossip Zetkin herrialdetik kanporatua izan zen 1882.urtean, beraz, Clarak ere herrialdea utzi behar izan zuen. Austrian, irakasle moduan jardun zen. Linzetik Zurichera joan zen eta bertan erbesteratutako sozialdemokratekin elkartu zen. Clara Zetkin Mottelerren kolaboratzaile garrantzitsu bihurtu zen.

1882. urtean Clara Zetkin Parisera lekualdatu eta bertan lehen aldiz ezkondu zen, Ossip Zetkinekin. Parisen pertsonaia historiko garrantzitsuak ezagutu zituen. Garai honetan egin zuen bat langile mugimenduarekin eta parte-hartze politiko handia gauzatzen zuen Parisen, bertako langileen manifestazio eta mobilizazioetan parte hartuz.

Parisen egoera ekonomiko zailetik igaro ziren Clara eta Ossip. Honek Clara tuberkulosiaz gaixotzera eraman zuen, baino bere familiarekin harremana hobeturik Leipzigera eraman zuten bertan zaintzeko. Bertan bere lehen diskurtso publikoa eman zuen eta bertan emakumeen nahiz langile klase osoaren askapena langile klasearen iraultzaren bidez soilik gertatuko zela azaldu zuen.

Sendatu ondoren Clara Parisera bueltatu zen, Ossip gaixorik zela-eta honen zaintzaz arduratzeko. Ossip ez zen sendatu eta 1889.urtean hil egin zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Clara Zetkin. 2023-12-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).