Txikipedia:Datil
Datilak fruitu jangarriak dira, datil-palmondoak, ematen dituena. Oinarrizko jakiak dira Iranen, Arjelian, Arabia Sauditan, Ekialde hurbilean eta Maghreben. 200 datil mota daude, zuriak handiak, txikiak, marroiak… [1]
Datilak janariarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Datilak, hezurra duten eta kanpotik bigunak diren fruituak dira. Prestatzeko modu asko daude, gehien ezagutzen duguna da datila gaztarekin edo almendra-pasta hezurra kendu ondoren jaten direnak. Kontserbazioa bermatzeko, beirazko ontzi hermetiko batean mantendu eta argitik urrun mantendu.
Ezaugarri nutrizionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ezaugarri nutritibo asko dauzkate gorputzerako; karbono hidratotan, magnesioan, selenioan, sodioan, burdinean, potasioan eta fosforoan aberatsak dira. Antioxidatzaile ugari dituzte, horri ezker, A, B, C eta E bitaminak dauzka. [2]
Medikuntzan onurgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Medikuntzan oso onuragarriak dira. Asma, minbizia, urdaileko mina, marranta, sukar, begi nekea, eta gonokozia… Kasuetan asko laguntzen du. Burdina adibidez, anemia prebenitzen laguntzen du. [3]
Kultibatze-prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Datilak oasietan kultibatzen dira, lur fertilak direlako. Datilak ondo hazteko fertilizantea asko behar dute. Negu hotzak behar dituzte hazteko eta uda luze eta epelak heltzeko.
Datil zuhaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Datil zuhaitz bat 15-25 urte inguru behar ditu bere tamaina handiena lortzeko.