Txikipedia:Eduardo Txillida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eduardo Txillida
Eduardo Txillida
Datu pertsonalak
Izen osoa Eduardo Chillida Juantegui
Jaio 1924ko urtarrilaren 10a
Donostia (Gipuzkoa)
Hil 2002ko abuztuaren 19a (78 urte)
Donostia (Gipuzkoa)
Bikotekidea(k) Pilar Beltzuntze
Eskultorea
Haizearen orrazia (Donostia),
Txillidaren lanik ezagunenetakoa.

Eduardo Txillida Juantegi, Chillida ezizenez ezagunagoa, (Donostia, Gipuzkoa, 1924ko urtarrilaren 10a - 2002ko abuztuaren 19a) eskultorea izan zen, eta euskal herritar eskultore famatuena dugu orain ere. Haren lan ezagunenetariko bat Donostian dagoen Haizearen orrazia da. Txillidaren lanak dira, orobat, Gipuzkoa Donostia Kutxaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Udako Euskal Unibertsitatearen logotipoak, besteak beste.

2000. urtean, Hernanin, Chillida-Leku museoa eraiki zen. Bere azken urteetan Txubillon familiak zuen etxean bizi izan zen, Alzheimerrak jota.

Bere bizitzan Txillidak sari ugari jaso zituen, esaterako Kandinski saria, Asturiasko Printze saria eta Japoniako Inperial saria. Gainera, munduan zehar erakusketa famatu askotan parte hartu zuen.

Txillidaren lanaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Material hauek erabiltzen zituen gehienbat: altzairua, alabastroa, hormigoia, terrakota eta zura maila apalagoan.
  • Bere talentua Brancusi edo Giacomettirekin berdindua izan da. Gaur egun bere lanak museo onenetan eta bilduma pribatu eta publikoetan daude.
  • Eskulturek bere lanaren zati handi bat hartzen dute eta espazio publikoetan egoteko pentsatu zituen Eduardo Txillidak.
  • Bere lanak espazioarekin jokatzen du.
  • Txillidaren ustean "batek izaten duena ez da ia inorena", horregatik, lan publiko asko egiteaz gain, eskultura asko egin zituen mundu osoko museoentzat. Bere eskulturek ingurumenarekin hitz egiten dute, eta horregatik bere herrikideentzat garrantzi handiko leku bihurtu dira kokatzen direneko espazio publikoak. Horrela gertatzen da Haizearen orraziarekin Donostian. Hiriko bisita derrigorrezkoa bihurtu da. Antzekoa gertatzen da Gijonen, Horizontearen Laudorioarekin, Gernikako Gure Aitaren Etxearekin, edota Bartzelonako Askatasun atearekin.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduardo Txillida