Wikipedia, Entziklopedia askea

Ene kantak


Zer da Ene Kantak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ene Kantak ekimena 2011 urtean sortu zen. Nerea Urbizu eta Urko Oskoz izeneko irakasle eta gurasoak dira proiektu honen sortzaileak. Haurrentzako euskarazko materia falta zegoela uste zutenez, euskarazko materiala sortzeko helburuarekin sortu zuten Ene Kantak ekimena. Ideia nagusia musikaren bitartez euskararen erabilera zabaltzea da, eta horretarako abesti itsaskorrak, freskoak eta dantzagarriak konposatzen dituzte.

Proiektuaren arrakastaren arrazoietako bat jende ospetsuaren partehartzea izan da. Parte-hartzaile gonbidatuen artean: musikariak, bertsolariak, kirolariak, artistak eta idazleak aurki daitezke. Zerrenda luze-luzea da, baina hauek dira horietako batzuk: Telleria anaiak, Nerea Balda, Kristina eta Xabi Solano, Gorka Urbizu, Julio Soto, Nerea Erbiti, Ruper Ordorika, Oinatz Bengoetxea, Irati Goikoetxea, Abel Barriola, Pirritx eta Porrotx… eta beste asko eta asko! Kolore piloa eman diote proiektuari.

   Ba al dakizu   
2019tik ETB3ko programazioan Ene Kantak proiektuak saio bat du. Hau, larubatetan 15:30etan ikusi daiteke ETB3 telebista-kanalean.

Ikastetxeetako haurrek ere parte hartzen dute proiektuan: Euskal Herriko hainbat ikastetxetako haurrek abestiak dantzatu eta grabatu dituzte, bideoklipetan ager direnak.

Dagoeneko sei disko kaleratu dituzte 10 urte hauetan, eta, tartean, haien abestiekin sortutako hiru ikuskizun sortu. Arrakasta nabarmena izan du ekimenak, hala eskoletan nola euskal familien artean.

Zer da Gora Euskara! proiektua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gora Euskara proiektuaren helburua haurrentzako euskarazko materiala sortzea da. Horregatik, ekimen honek sortzen duen material (abestiak, ikuskizunak, liburuak...) guztia euskaraz da.

Hainbat abesti sortu ondoren, CD eta DVDetan argitaratu egin dituzte diskak. Hauek saltzen dituzte eta salmenta horri esker biltzen den diruaren zati bat, euskaraz edo euskararen alde lan egiten duten hainbat erakunde edo talderi ematen diete.

Eduki erabilgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ene Kantak abesti bakoitzerako dantza erraz bat sortzen du. Hau, kordinazioa lantzeko eta ondo pasatzeko helburuarekin egiten da. Horrez gain, beti koreografia errazak prestatzen dituzte, txikiek imitatu ditzaten eta ongi jarraitu ditzaten. Web orrian bideo piloa aurki daitezke, eta abestien koreografiekin dantza ikas daiteke.

Ene Kantak-en gogokoenetako bideo zerrenda gordetzeko eta kanalean izena emateko aukera dago. Azken bideoen argitalpenaren dataren jakinaren gainean egoteko aukera dago.

Karaokea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ene kanten web orrialdean[1] entzun eta deskarga daiteke abestien audio-karaokeak: etxean, dutxan, autoan edo bizikletan abesteko. Hitzak aldatzeko aukera ere badago karaokearekin: adibidez, Aldrebeskeriak kantuan asmatutako hitzak aldatzeko aukera dago.

Ole Olentzero da gehien eskatzen dena, baina badira askoz gehiago ere.

Audioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ene Kantak-en abestiak doan entzun daitezke Spotify bidez. Zerrenda osa daiteke eta lagunekin elkarbanatu.

2022-2023 ikuskizun berria![aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emozio Festa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eneko eta Nerea, abentura berri batean murgilduko dira. Oraingo honetan, haien gelan, eskolako 1. eguna izango dute oinarritzat. Egun horretan, denak urduri daude: gurasoak, irakasleak, eta nola ez; bi lagunak. Askok ez dakite egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poztasuna…

Ikuskizuna

Musikaz, dantzaz eta irriz betetako abentura berri honetan, ikusleak, emozioetan murgilduko dira. Emozio hauek guztiak, beharrezkoak dira bizitzan eta hauek nola kudeatzen jakitea saiatuko dira azaltzen.

Eszenatokia, gela batean bihurtuko da eta bertan pasarte dibertigarriak eta dantzagarriak bizi daitezke. Ez dira faltako Enekoren eta Nerearen dantzak, irriak, bihurrikeriak.

Entzun Ene-Kantak ekimenari buruzko azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Ene-Kantak ekimenari buruzko informazioa jasotzeko aukera, entzungai baten bidez.

      Entzun!



Zeintzuk dira hasieratik gaur arte argitaratutako diskoak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Ene Kantak" (2011). 19 abesti ditu eta Pirritx eta Porrotx, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Juan Martinez de Irujo, beste askoren artean, parte hartzen dute.
  • "Neguari abesten" (2012). 2 bertsoz eta 17 abestiz osatzen da.
  • "Oneka" (2014). 20 abestiz osatzen da eta Euskal Herriko 500 haur eta 15 eskola parte hartu dute.
  • "Oneka Marrazoa Ikuskizuna" (2015). Ikuskizun bat da, grabatuta dago eta salgai dagoen DVD batean ikusi daiteke.
  • "Astonauta" (2016). 16 abestiz osatutako diska da.
  • "Astonauta tronpeta flauta" (2017). DVDan, Full HD USBan eta Digipackean jasota dagoen Astonautari buruzko ikuskizuna da.
  • "Satorjator" (2018). Lur planetaren barnealdeari buruzko eta mugikorrekin ematen dugun gehiegizko denborari buruzko antzerki bat da.
  • "Jai erraldoia" (2019). Nafarroa Arenan egindako ikuskizunaren grabazioa DVDan da. Ikuskizunean Satorjaor, Astonauta eta Euskal Herriko toki desberdinetako 32 erraldoi parte hartu zuten.
  • "Liluragarria" (2020). 15 abesti dutu, bakoitzan bideo batekin. Xabi Solanok, Nerea Baldak, Ruben Garcíak... parte hartzen dute diska honetan.
  • "Izan zoriontsu" (2021). 16 abesti eta bideoklipez osatuta dago.
  • "ERAGIN, ERAGIN!" (2022). 18 abestiko diska da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://enekantak.org/

https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/53544/GrAL_Jainaga.pdf?sequence=1&isAllowed=y

  1. «MULTIMEDIA» Ene Kantak (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).