Julio Soto
Julio Soto | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gorriti, 1987ko abuztuaren 28a (35 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
![]() ![]() |
Julio Soto Ezkurdia (Gorriti, Nafarroa Garaia, 1987ko abuztuaren 28a) bertsolaria da. San Fermin ikastolatik pasa eta gero, Nekazal ingeniaritza eta Euskal filologia ikasi zituen. Halaber, zutabegilea da Berria egunkarirako, "Larrepetit" atalean. Bertso-irakasle lanetan ere aritu da Iruñeko Bertso Eskolan, Erleta Ikastetxean (Leitzan), Ibarberri Eskolan (Lekunberrin) eta Xalto Ikastetxean (Goizuetan).
Bertsolaritza ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iruñeko Bertso Eskolan hezia da. 2003, 2004 eta 2005eko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan txapelduna izan zen. Nafarroako Bertsolari Txapelketako (NBT) 2006ko edizioan finalean sartu zen, 2008koan hirugarrena eta 2009koan txapeldunordea izan zen. Aurrerantzean, Nafarroako txapelduna bost aldiz izan da, 2010ean, 2011an, 2015ean, 2017an eta 2019an hain zuzen ere. 2009, 2013, 2017 eta 2022 urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen baita ere.
Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- Finalaurrekoak (4): 2009, 2013, 2017, 2022
- Nafarroako Bertsolari Txapelketa
- Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Txapelduna (3): 2003, 2004, 2005
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Zarauzko Kopla Txapelketa (1): 2009
- Bertxoko sariketa (2): 2008, 2010
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- «Julio Soto», Bertsozale.com.
- Sotok Berria egunkarian argitaratutako artikuluak.