Txikipedia:Errege Bardea
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/bc/68322-Bardeetako_Parke_Naturala.svg/220px-68322-Bardeetako_Parke_Naturala.svg.png)
![Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/87/Ikusgela-logoa.png/40px-Ikusgela-logoa.png)
Errege Bardeak edo Bardeak, Nafarroako hego-ekialdean dagoen eskualde zabala da. Bardeak Tutera merindadean daude kokatuak, eta ekialdean Zaragoza probintzia dauka. Bardeen herri mugakideak huek dira: Valtierra, Arguedas, Zarrakaztelu, Santakara, Mélida, Arrada, Caparroso, Alesbes, Cadreita, Tutera, Cabanillas, Fustiñana eta Buñuel. Eta hiru Zaragozakoak: Tauste, Ejea de los Caballeros eta Sádaba.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bardeetako klima, estepako klima hotza da. Prezipitazioak urriak izaten dira, (batez beste 400-450 mm ur biltzen dira urtean).
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/6d/Bardenas_Reales_10.jpg/220px-Bardenas_Reales_10.jpg)
Bardeen hegoaldean eta hainbat ezponda eta labarrek bereizirik, Bardea Zuria dago. sakan, trokarte, sorgin-tximinia eta muino lekuko ugariz jositako higadura-sakonune handia da, eta bere erliebe eta egitura bitxiak direla-eta Bardea osoko lekurik ezagunena da. Udako lurrunketaren ondorioz azaleratzen den gatzaren koloretik datorkio izena. Hegoaldean Bardea Beltza dago, goi-ordokiz eta muino lekukoz osaturik dagoena. Bardeako alderik altuena da (Loma Negra, 646 metro).
Zer egin daiteke bertan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bardeen ondoan “Sendaviva” parke naturala dago, animaliak, ikuskizunak eta familia artean hainbat plan egiteko aukera dago bertan. Gainera, Bardeen barruan, bisita gidatuak egiteko aukera dago: zaldian, quad-ean, seway-ean eta txirrindula elektrikoan, hain zuzen ere.[1]
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Errege Bardea. 2020-12-28 (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).