Valtierra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Valtierra
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Valtierrako bandera

Valtierrako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Tuterako merindadea
Izen ofiziala Escudo Valtierra.svg Valtierra
Alkatea Alfonso Mateo Miranda (PSN-PSOE)
Posta kodea 31xxx
INE kodea 31249
Herritarra valtierrar
Kokapena
Koordenatuak 42° 11′ 43″ N, 1° 38′ 03″ W / 42.195277777778°N,1.6341666666667°W / 42.195277777778; -1.6341666666667Koordenatuak: 42° 11′ 43″ N, 1° 38′ 03″ W / 42.195277777778°N,1.6341666666667°W / 42.195277777778; -1.6341666666667
Valtierra hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Valtierra
Valtierra
Valtierra (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 49,16 km2
Garaiera 263 metro
Distantzia 85 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 2.467 biztanle
% 49,32 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,68
Dentsitatea 50,18 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 4,12
Zahartze tasa[1] % 32,39
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 34,29
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 76,85 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 14,05 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0,46 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.valtierra.es


Valtierra[2] Nafarroako udalerria da. Tuterako merindadeko herri hau Nafarroako hiriburutik 85 kilometrora dago, eta 2014. urtean 2.467 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa hegoaldean kokatzen da, Tuterako merindadearen iparraldean, eta Ebro ibaitik gertu, historikoki estrategikoa izan den kokagunean. NA-134 errepideak udalerria zeharkatzen du.

Valtierrak Bardeekin egiten du muga iparraldean, Arguedasekin ekialdean, Cadreita eta Errioxarekin mendebaldean, eta Tutera eta Castejónekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebro ibaiaren arroan kokatua, Valtierrak klima mediterraneoaren ezaugarriak ditu, zehazki, mediterraneoko klima kontinentalizatua. Tenperaturak hotzak izaten dira neguan, eta beroak udan, urteko batez besteko tenperatura 14 °C-koa da.

Prezipitazioak urriak dira, 450mm inguru jausten dira urte osoan zehar. Prezipitazioak nahiko irregularki banatzen dira urte osoan zehar, dena den, udaberrian eta udazkenean ugariagoak izaten dira. Iparreko edo "Zierzo haizea", haizerik ohikoena izaten da urtean zehar. Udazken amaieratik, udaberri hasiera arte, eta Ebro ibaiaren arro guztian gertatu bezala, laino itxiko egunak izaten dira, eta tenperaturek nekez egiten dute 2-3 gradutik gora egun osoan zehar.

Jatorrizko landaredia ia erabat desagertu da gizakiaren eragina dela eta. Gaur egun, udalerri gehienean nekazaritza lurrak eta zuhaixkak baino ez daude. Ebro ibaiaren ertza da gunerik aberatsena eta espezie gehien biltzen dituena, lertxundiak batez ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristo aurreko IX. eta II. mende bitarteko aztarnak azaldu dira Valtierratik hurbil. Torrazako nekropolian Burdin Aroaren lehen erdiko aztarnak eta Erromatarren garaiko hainbat arrasto ere aurkitu dira, Torrazako harriak ere erromatarren hilobi monumenturen baten zati izan zirela uste da. Nekropoliaren inguruetan, mosaikoak, ontziak eta txanponak bildu dira.

Valtierra Musa ibn Musaren inperio musulmanaren zati izan zen. Errege hori Espainiako eta Ebroko hirugarren errege moduan ezagutu zen eta Erriberako herrien gainean agindu zuen. Erreinu musulmanaren aginteak VIII. mende eta XII. mendeen artean iraun zuen. 1110. urtean Alfonso Bataiatzailea erregeak Valtierra birkonkistatu zuen eta Sobrarbeko forua eman zion, herria berriz eratu zen. Ondorengo mendeetan, Valtierran musulman biztanle asko bizi izan ziren, eta meskita bat ere eraiki zuten. XV. mendean meskita eraitsi eta eliza eraiki zuten gainean, musulmanak lurraldetik kanporatu eta gero.

1367ko apirilaren 12an Karlos II.a erregeak "Hiribildu Ona"ren titulua eman zion herriari, eta bertan eskubideak eta pribilegioak eskaini zituen. 1456an Joanes II.a erregeak, Peraltatarrei utzi zien herria jaurerri moduan, gerran eskainitako laguntza eskertzeko. Urteetan Peraltatarren morroi izan ostean, Karlos I.ak Valtierrak eskuraturiko eskubideak eta askatasuna itzuli zizkien herritarrei. Bakeak, dena den, ez zuen askorik iraun, eta ondorengo mendeetan, Konbentzio Gerrak eta Karlistadek eragina izan zuten herrian.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendearen hasieran, herriak 12.000 dukatu ordaindu zituen Bardeetako lurrak erabiltzeko eskubideagatik. 1836an herrian egindako asanbladak, eskubide hori betirako berretsi zuen. XIX. mendearen bigarren erditik XX. mendearen lehen zatira bitartean, herriko nekazaritzak garapen handia izan zuen, Bardeetako lurrak erabili ahal izan zituztelako. Landatutako lurren azalera laukoiztu egin zen. XIX. mendearen erdian, herrian bi eskola zeuden, mutilen eskolan 80 umek ikasten zuten, eta bertako maisuak 4.000 erreal jasotzen zituen urtero. Nesken eskolan, 40 eta 50 neska bitartean ikasten zuten, eta bertako maistrak 1.600 erreal baino ez zituen irabazten urtean.

XIX. mende erdialdeko desamortizazioan, herrigunearen ondoko kaputxinoen komentua desagertu zen. 1920ko hamarkadan, pattarra ekoizteko lantegi bat, txokolatea egiteko beste bat, eta tailer txikiak zeuden herrian. Horrez gain, olioa ekoizteko bi errota zahar zeuden.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valtierrako biztanleria aktiboaren gehiengoak nekazaritzarekin zerikusia duten jardueretan ibiltzen da, nekazaritzatik ateratakoarekin bizi diren valtierrarrak askoz gutxiago dira. Gehienentzat nekazaritza, beste lanbide baten osagarria da. XX. mendearen amaieran udalerriko laborantza lurren herena (%32,6) lur ureztagarriak ziren. Horrez gain, udalerriaren azaleraren erdia, lur amankomunek osatzen dute.

Industria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valtierrako industrialdea herrigunetik kilometro pare batera dago, Arguedasko udalerriaren mugan. Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez eraiki zen. Industrialdea Arguedasko industrialdearen bigarren fase moduan eraiki zen 2003an eta gaur egun industrialdeko lursail guztiak beteta daude. Azpiegiturak gertu dauka Iruñea eta Zaragoza bitarteko autobiderako sarbidea. Valtierran dagoen industrialdearen bigarren fasearen ezaugarriak honakoak dira:

Azalera guztira: 35.514,84 m2

Lursailen azalera: 17.552,49 m2

Bardeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Valtierrak, Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Carcastillo, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Cabanillas, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera, Nafarroako Bardeetako elkartea osatu zuen. Bardeetako lur komunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoz.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean goranzko joera izan zuen Valtierrako biztanleriak, eta 1950eko hamarkadarako % 75 igo zen, 3.000 biztanletik gora lortuz. Mendearen bigarren erdialdean, berriz, beheraka egin zuen eta 2.400 biztanle ingurura jaitsi zen.

Valtierrako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 229 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,07 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valtierrako alkatea PSN alderdiko Alfonso Carlos Mateo Miranda 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Alderdirik bozkatuena izan zen eta gehiengo osoa lortu zuen, zazpi zinegotzi lortuta. Baliogabeko botoak 22 izan ziren (emandako guztien %1,36) eta boto zuriak 46 (%2,89). Abstentzioa %22,54koa izan zen.

2011ko udal hauteskundeetan ere PSN izan zen garailea eta gehiengo osoa gorde egin zuen; Alfonso Mateok alkatetzan segitu zuen. Lehen aldiz aurkezten zen Valtierrako Aurrerakoien Kandidatura (CPV) bigarren geratu zen.

Alderdi politikoa 2011 2007
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)  %48,44 6  %55,91 7
Valtierrako Aurrerakoien Kandidatura (CPV)  %15,53 2 - -
Nafarroako Demokraten Konbergentzia (CDN)  %14,86 1  %18,74 2
Alderdi Popularra (PP)  %9,56 1 - -
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)  %9,02 1  %22,45 2

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011 Alfonso Mateo Miranda (PSN)
2007 Alfonso Mateo Miranda (PSN)

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen erdialdean altxatutako eraikin neoklasikoa da. Oinarri laukizuzeneko eraikuntza hau, udaletxe izan aurretik, Santakarako markesen etxebizitza izan zen. Harlandu eta harlangaitzezko materialez eraikia dago. XX. mendearen amaieran, eraikina erabat berriztu zen Manuel Blasco arkitektoaren proiektuaren bitartez. Sotoa, beheko solairua eta honen gainean eraikitako beste bi solairu dauzka.

Udal bulegoez gain, udalaren menpeko beste hainbat azpiegitura daude eraikinean, liburutegia, musika eskola, anbulatorioa eta abar. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA. Foruen Plaza, 1

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:

Condaren Cortes eta Iruñea bitarteko autobus linea zuzenak zerbitzu bakarra dauka norabide bakoitzean eguneko. Ibilbidea, honakoa da:

Condaren Tutera eta Alesbes bitarteko lineak, geltokia dauka herrian. Autobusak honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valtierrako udal liburutegia herriko Giza Eskubideen plazako 10. zenbakian dago.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Valtierra eremu ez-euskaldunean dago. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,47k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valtierrako elizaren erretaula nagusiaren ikuspegia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valtierra
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa