Cabanillas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cabanillas

 Nafarroa Garaia

Cabanillasko armarria

Izen ofiziala Cabanillas
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Tuterako merindadea
Nafarroako Erribera
Alkatea Alberto Santos Alegría (PSN)
Herritarra cabanillastar
Koordenatuak 42°1′53″N 1°31′37″W / 42.03139°N 1.52694°W / 42.03139; -1.52694Koordenatuak: 42°1′53″N 1°31′37″W / 42.03139°N 1.52694°W / 42.03139; -1.52694

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 36,47 km2
Garaiera 262 m
Distantzia 101 km Iruñera
Posta kodea 31511
Biztanleria 1.429 bizt. (2014)
Dentsitatea 39,18 bizt./km²
http://www.cabanillas.es

Cabanillas[1] Nafarroako hegoaldeko udalerri bat da. Tuterako merindadeko udalerri honek 1.429 biztanle zituen 2014. urtean. Nafarroako hiriburutik 101 kilometrora dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Kabanillas eta Kapanaga proposatu ziren herriaren euskal izentzat. Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen horiek alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroako udalerrien izenak arautu zituenean, Cabanillas izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.[2]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa hegoaldean kokatzen da, NA-126 errepidea Tutera-Zaragoza norabidean jarraituta. Ebro ibaia udalerriaren hegoaldeko muga naturala da, iparraldean Olivete mendia (459 metro) eta La Plana de la Bandera hedatzen dira, aldi berean Bardeekin muga eginez. Ebro ibaia itsasoaren mailatik 255 metrora zeharkatzen du Cabanillasko udalerria. Azaleraren heren bat, hegoaldean, Ebro ibaiaren uholde-lautada eta alubioizko terrazak osatzen du.

Cabanillasek Bardeekin eta Tuterarekin egiten du muga iparraldean, Fustiñanarekin ekialdean, Tuterarekin mendebaldean, eta Fontellas eta Ribaforadarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euriak oso urriak dira urte osoan zehar, (urtero 400-425mm batez beste 50-60 egunetan jausitakoak). Urtarorik euritsuenak udaberri eta udazkena dira. Aldaketa termikoa handia da eta udan maiz gainditzen dira 35 graduak. Batez-besteko tenperatura 14 eta 15 gradu artekoa da. Ebro ibaiko sakonuneko kliman ohikoa den bezala, iparreko zierzo haizeak askotan jotzen du Cabanillasen.

Jatorrizko landaredia erabat aldatu da gizakiaren eraginez eta gaur egun ez da ia ezer geratzen. Zuhaitzen ordez, zuhaixka eta sastrakak nagusi dira.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cabanillasen, itsasoaren mailatik 259 metrora, Nafarroako gobernuak 1982an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3] Estazioak eguneroko datuak eskaintzen ditu Nafarroako gobernuaren meteorologi sailaren webgunean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Alfontso I.a Borrokalaria erregeak birkonkistatu eta kristautu zuen, XII. mendearen hasieran. 1127. urtean bertako biztanleei Cornagoko forua eskaini zien 1127an. Gartzia Ramirez erregeak, herria Jerusalengo San Joanen Ospitalearen ordenari eman zion dohaintza moduan, 1142. urtean. Cabanillasez gain, ordena horrek Erriberako hainbat jaurerri kontrolatu zituen XIII. mendetik aurrera.

Erdi Aroan, Cabanillasek, Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Carcastillo, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera, Nafarroako Bardeetako elkartea osatu zuen. Bardeen aprobetxamenduaz gain, Cabanillasko udalerriko nekazaritzaren ardatza Tausteko ubidearen eraikuntza izan zen. Ubidea Erdi Aroan eraiki zen arren, ondorengo berrikuntzek eta edukiera handitzeak, ezinbestekoak izan ziren Cabanillasko nekazaritzaren hedapenean.

XIX. mendearen erdialdean, herriko aurrekontua 6.740 errealetakoa zen, eta herriko denda eta merkatariei ordaindutako alokairuari esker finantzatu zen. Garai hartan, jangaien denda, okindegia eta taberna bat ziren herriko denda bakarrak. Horrez gain, mendiko belarrak prozesatzen zituen enpresak emaniko dirua eta barazki eta gariaren landaketatik ateratakorekin ordaintzen zuten herriko nekazariek.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cabanillasko ekonomiaren ardatza nekazaritza da oraindik ere. Tausteko ubidearen eraikuntzari esker, ehunka hektarea ureztagarri ureztatzen dira, gutxi gora behera, herriko azaleraren laurden bat suposatuz. Herrian, artoa, tomatea, alkatxofa edo orburuak, ilar berdea, albahaka, eta azalorea landatzen dira besteak beste.

Herri lurrek 2.355 hektarea hartzen dituzte (landu daitezkeen lur guztien %68,9). Cabanillasek nekazaritza kooperatiba bakarra du, 1951eko irailaren 19an sortua. Bardeen aprobetxamenduaz gozatzeko eskubidea izanik, bertako biztanleek Bardeetan 2.000 hektarea baino gehiago lantzeko eskubidea dute.

Industria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez,industrialdea eraiki zen XXI. mendearen hasieran. Eraikuntza lanak 2002an hasi eta urtebete beranduago hiritartzea amaitzean enpresen pabilioiak eraikitzen hasi ziren. Industrialdea Cabanillasko herrigunearen ondoan dago.

Azalera guztira: 47.720 m2

Lursailen azalera: 241.915 m2

Parke eolikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Cabanillas udalerriaren mugen barruan, Nafarroako gobernuak eraikitako "Serralta" eta "San Gregorio" izeneko parke eolikoak daude. Lehenak 16,50 megawatteko potentzia dauka, eta bigarrenak 15,00 megawatteko potentzia. Bi parkeen jabea Nafarroako gobernua da gaur egun.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean hazkunde esanguratsua izan zuen Cabanillasek, eta 1950erako ia hirukoiztu egin zuen populazioa. Ordutik aurrera, 1.500 biztanle inguruan egonkortu zen populazioa.

Cabanillaseko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 158 etorkin bizi ziren herrian, biztanleen %10,57 (Nafarroako batezbestekoaren antzekoa).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003 eta 2007ko hauteskundeetan PSN alderdiko Ana María Rodríguez Eneritz aukeratu zuten alkate. 2007an Udaleko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak. Udalbatza Agrupación Progresista de Cabanillas (APC, PSNtik aldendutakoak[4], 3 hautetsi) eta UPNk (2) osatu zuten. Baliogabeko botoak 13 izan ziren (emandako guztien %1,31a) eta zurizko 9 boto izan ziren (botoen %0,92a). Abstentzioa %13,08koa izan zen.

Cabanillasko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 376 4
APC 318 3
UPN 274 2

2011n ere hiru izan ziren aurkeztutako zerrendak, kasu honetan PSN (5 zinegotzi), UPN (3) eta PP (1). PSNko Alberto Santos alkate bihurtu zen. Hauteskundeen aurreko hilabeteetan korapilotsuak izan ziren, PSNko herriko taldeak Alberto Zardoia proposatu zuen alkategaia izateko baina herrialdeko zuzendaritza Santos burua zen beste zerrenda bat inposatu zuen[5]. Alberto Santos 2007an alderditik aldendu eta Agrupación Progresista de Cabanillas izenekoaren kidea zen; PSN eta APC elkarrekin joateko ituna egin zuten[6].

Cabanillasko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 455 5
UPN 262 3
PP 125 1

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea herriko plaza nagusian dago, eta estiloa, inguruko etxeek duten bera da. XX. mendearen hasieran eraiki zen, herriko eskola moduan, baina 1926an eraikina udal bulegoak hartzeko egokitu zen. Hiru solairu dauzka eta kanpoaldera begira dauden lau fatxada. Kanpoaldeko egituran, harri eta harlankaitzezko osagaiak nabarmentzen dira. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, z/g

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991-1995 Jesús Santos Pérez PSN
1995-1999 Jesús Santos Pérez PSN
1999-2003 Jesús Santos Pérez PSN
2003-2007 Ana María Rodríguez Eneritz PSN
2007-2011 Ana María Rodríguez Eneritz PSN
2011- Alberto Santos Alegría PSN

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Tutera eta Zaragoza bitarteko autobus lineak lau zerbitzu dauzka eguneko. Ibilbidea, honakoa da:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Cabanillas eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,27k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aste Santua: Berpizkunde igandean, 11:30ak aldera, aingeru eta ama birjinaren arteko topaketa gertatzen da. Ondoren meza, eta azkenik Judasen antzezpena 13:00etan herriko plazan.
  • Udaberriko jaiak: maiatza erdialdean ospatzen dira.
  • San Queremos jaiak: iraileko azken asteburuan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Joan Jerusalengoaren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Joan Jerusalengoaren eliza, XII. mendearen amaiera eta XIII. mendearen hasierako eraikin erromanikoa da.

Natibitatearen eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza herriko gunerik altuenean kokatzen da, ubidera eta Cabanillasko ortuari begira. Eliza Jerusalengo San Joanen Ospitaleko ordenaren jabetza izan zen, herria guztia bezalaxe. Jatorri erromanikoko elizatik, zirkuluerdi-formako absidea bakarrik kontserbatzen da gaur egun. XII. mendean eraikitako jatorrizko eliza haren gainean, hainbat zaharberritze eta handitze burutu dira historian zehar, aipagarriena XVI. mendean egindakoa.

Kanpoaldean, Erdi Aro itxurako harlandu sendoak, zutabe estuen gainean altxatzen den abside erromanikoa eta hormetako gurutze, eta bestelako landare ikurrak nabarmentzen dira. Erretaula nagusiak, XVI. mendearen hasierako margo hispaniarrak dauzka. Sakristia barruan, 1600eko sagrario erromanista dago, eta bertan San Pedro eta San Pabloren artean dauden azken afariko margoak, Irunberriko Juanen estiloaren antzekoak dira.

Jasokundearen eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundearen eliza XX. mendearen hasieran eraikitako eliza modernoa da, elizaren proiektua Martin Zubieta arkitektoak egin zuen. Barruan, gurutzatuaren bi irudi erromanista gordetzen dira, lehena XVI. mendearen amaierakoa da eta parrokia zaharretik dator, eta bigarrena XVII. mendearen hasierakoa da eta Iruñeko Agustindarren komentutik ekarri zuten. Horrez gain, Gregorio Fernandezek egindako Sortzez Garbiaren irudia eta San Rokeren egurrezko beste irudi bat daude eliza barruan. San Rokeren irudia, izen bereko baselizatik ekarri zuten.

Erretaula nagusia, XVI. mendekoa da eta bertan margo hispaniar-flamenkoak ikus daitezke.

San Roke baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Roke baseliza XX. mendearen amaieran berriztu zen, eta parrokiaren aurrealdean polikromia berreginda duen aurretxurrigeresko estiloko erretaula nabarmentzen da.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko abuztuaren 18an, Alex Malo Arbiol 16 urteko gazte cabanillastarra hil zen herriko jaietako lehenengo entzierroan adardun batek harrapatu eta gero.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cabanillas Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa