Arguedas

Koordenatuak: 42°10′37″N 1°35′54″W / 42.176944444444°N 1.5983333333333°W / 42.176944444444; -1.5983333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arguedas
Argetas / Arketas
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Arguedasko Doneztebe eliza
Arguedasko bandera
Bandera

Arguedasko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Tutera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Arguedas
AlkateaFernando José Mendoza Rodríguez (PSN)
Posta kodea31513
INE kodea31032
Herritarraarguedastar[1]
Geografia
Koordenatuak42°10′37″N 1°35′54″W / 42.176944444444°N 1.5983333333333°W / 42.176944444444; -1.5983333333333
Azalera88,4 km²
Garaiera260 metro
Distantzia80 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria2.313 (2023:  1)
alt_left 1.117 (%48,3)(2019) (%49,9) 1.155 alt_right
Dentsitatea34,83 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 23,94
Ugalkortasuna[2]‰ 30,3
Ekonomia
Jarduera[2]% 77,97 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 13,3 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 0,30 (2018:  %-0,25)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.arguedas.es


Arguedas[4] ([arɣeðas] gaztelaniaz eta ofizialki; Argetas [arɣetas] edo Arketas [arketas] euskaraz tradizioz, baina ez ofizialki) Nafarroako hegoaldean dagoen udalerria da, Erriberako eskualdean. 2014. urtean, 2.313 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Tuterako merindadearen iparraldean dago. NA-134 errepideak herria zeharkatzen du, Valtierra-Tutera norabidean.

Arguedasek Bardearekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, Valtierrarekin mendebaldean eta Tuterarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima mediterraneo-kontinentala da, baina Nafarroa erdialdeko klima, baino askoz idorragoa. Urteko batez besteko tenperatura 14 °C-koa da, eta batez besteko prezipitazioa nahiko urria, 400 eta 450 mm bitartekoa. Urteko egun euritsuak 60 bakarrik dira, urtean zehar nahiko irregularki banaturik. Udak oso lehorrak izaten dira, eta haizerik ohikoenak ziertzoa eta hegoaldeko haize beroa dira.

Berezko landaredia, lurraren idortasunak eraginda, mediterraneo motakoa da. Basoak Ebro ibaiaren urertzetara eta azken mendeetan birlandaturiko pinuetara mugatzen dira. Udalerriaren gainerako lurretan erromero, ezkaia, eta antzeko zuhaixkak aurki daitezke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arguedasko Noria plaza.

Arguedasko herriaren sorrera zehatza ezagutzen ez den arren, Burdin Aroko hainbat aztarna aurkitu dira, K.a. 300 urte ingurukoak. Horrez gain, erromatarren inperioko zeramika eta Tiberioren garaiko txanponak. Arguedas eta muinoaren gaineko gaztelua IX. mendearen erditik existitzen dira, eta Al-Andalusen jabetza ziren 1084. urtean Antso Ramiritz Nafarroako erregeak herria birkonkistatu arte. Castejongo muinoa, Mairuen balkoitxoa edo Bardea Arguedasko inguruak dira. 1092. urtetik, Antso Ramirezek emandako foruez gozatu zuen, eta Alfonso I. Borrokalariak Limas de los Aguilares, Candebalo eta Yugo barrutiak eman zizkion. Arguedas zenbait jaun feudalen mendean egon zen (Rodrigo Jimenez Radakoa Toledoko Artzapezpikua, eta Mosen Martinez Peraltakoa) XV. mendera arte. Garai horretan, Nafarroako Erreinura batu zen, eta 1608tik aurrera aulkia eskuratu zuen Nafarroako Erreinuko Gorteetan.

XIX. mendean, biztanleen egoera zaila zela eta, Arguedas ondoko mendietan kobazuloak zulatu ziren. Kobazulo hauek, gela desberdinetan banaturik, sukalde, lastategi, garautegi eta ukuilua zeukaten. XX. mendearen erdialdean, kobazuloak abandonatu, eta, gaur egun, kobazulo gehienak hondamen egoeran daude.

Arguedasen aurkitutako Burdin Aroko torkea.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arguedasko jarduera ekonomikoa nekazaritza izan da, historikoki. 1951. urtean, San Estebango Nekazal kooperatiba sortu zen, eta 1970ean, Trujal kooperatiba. Laborantzarako erabiltzen den udalerriko lurrei dagokionez, banaketa honakoa da: lur ureztagarriak 1.759 ha, lehorreko lurrak 1.893 ha eta 4.652 ha Bardean. Landatzen diren laboreen artean garia, arroza, olioa eta gari zuria dira aipagai.

Arguedasko industrialdea udalerriaren ipar-mendebaldean dago, eta, gaur egun, 60.000 metro karratuko azalera dauka. Udala industrialdea handitzeko proiektua aztertzen ari da, eta etorkizunean, 150.000 metro karratu izatea aurrikusten da.

Horrez gain, Erdi Aroan, Arguedasek (Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Zarrakaztelu, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Cabanillas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera) Nafarroako Bardeako elkartea osatu zuen, Bardeako lur amankomunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoarekin.

Industrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arguedasko industrialdea udalerriaren ipar-mendebaldean dago, eta gaur egun 60.000 metro karratuko azalera duen arren, udalak eginiko proposamenez, 150.000 metro karratu izatera helduko da. Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez eraiki zen. Industrialdea, bada, Arguedas eta Valtierrako udalerrien artean dago. Lehen fasea 1998tik 1999ra eraiki zen Arguedasko udalerrian, eta bigarren fasea 2003an amaitu zen, eta jatorrizko industrialdearen mendebaldean eraiki zen, Valtierrako udalerrian.

Industrialdean, elikagaien industriako enpresa garrantzitsu bat dago, eta Iruñea eta Zaragoza arteko autobidearen azpiegitura gertu dauka. Arguedasen dagoen lehen fasearen ezaugarriak honakoak dira:

Azalera guztira: 66.376 m2

Lursailen azalera: 60.460 m2

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean, Arguedasko populazioa nabarmen hazi zen, eta 3.100 biztanle inguru izatera iritsi zen (mende hasieran, 1.837 zituen). Mendearen bigarren erdialdean, berriz, beheranzko joera izan zuen, eta 2.200 ingururen bueltan geratu zen mende amaierarako.

Arguedasko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 236 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 10,03 (Nafarroako batez bestekoaren antzera).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995etik 2007a arte, Arguedasko alkatea UPN alderdiko José Antonio Rapún León izan da. 2007an, Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen Nafar Herriaren Batasunak. Baliogabeko botoak 22 izan ziren (emandako guztien % 1,44), eta zuriak 45 boto izan ziren (botoen % 2,98). Abstentzioa % 19,28koa izan zen.

2011n, egoera irauli egin zen, eta alkatetza UPNk baino lehen izan zuen PSNk berreskuratu zuen (6 zinegotzi); Fernando José Mendoza alkate bihurtu zen. 2007an ez bezala, ez zen ezkerreko hautagaitzarik egon, eta, aldiz, UPN (5 zinegotzi) eta PP (bat ere ez) banatuta aurkeztu ziren. Erriberanhauteskunde horietan, PSNk gora egin zuen herri bakarra izan zen[5].

Alderdi politikoa 2011 2007
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) %54,68 6 %35,03 4
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) %39,29 5 %49,14 6
(GIA) - - %12,85 1

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011 Fernando Mendoza Rodríguez (PSN)
2007 José Antonio Rapún León (UPN)
2003 José Antonio Rapún León (UPN)
1999 José Antonio Rapún León (UPN)
1995 José Antonio Rapún León (UPN)
1991 María Josefa Setas (PSN)

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiribulduko eraikin garrantzitsuena da, adreiluzkoa. Eraikina XVI. eta XVIII. mendeko bi estilo desberdinen nahasketaren ondorio da. XX. mendearen amaieran, zaharberritze sakona burutu zen, eta eraikinaren kanpoaldea erabat berriztu zen, Nafarroako gobernuak emandako laguntzari esker.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

Elizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doneztebe eliza nagusia

Arguedasko Doneztebe eliza nagusia eraikin handia da, Errege Katolikoen estilokoa. Badirudi XVI. mendean eraikikoa dela, eta bi ataleko habearte bakarrekoa da. XVII. mendearen bukaera aldera, sakristia berria eraiki zen.

Yugoko Andre Mariaren baseliza

Muino baten gainean, zeinarengandik ikuspegi panoramiko izugarria bistara daitekeen, Yugoko Andre Mariaren baseliza dago. Elizak zenbait eraikin ditu itsatsita; XVII. mendearen hasieran eraiki zen gotiko-errenazimentu estiloan, Pedro Arresekoaren, arkitektu arabarraren,agindupean. Geroago, 1677. urtetik aurrera, Korellako Pedro Agirrekoak hartuko zuen jarraitzeko agindua.

Mikel Deunaren basilika

Hiribildu barnean dagoen eliza hau, XVI. mendean eraiki zen errenazimentu estiloan

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:

Condaren Cortes eta Iruñea bitarteko autobus linea zuzenak zerbitzu bakarra dauka norabide bakoitzean eguneko. Ibilbidea, honakoa da:

Condaren Tutera eta Alesbes bitarteko lineak, geltokia dauka herrian. Autobusak honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Arguedas eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta, hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 0,53 zekien euskaraz hitz egiten.

Senda Viva[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senda Viva abentura eta aisialdi parkea Bardearen ondoan dago, Arguedas udalerriaren ekialdean eta Nafarroako hiriburutik 80 kilometro hegoaldera. 120 hektareako azalera dauka, eta, bertan, heldu eta gazteentzako hainbat jarduera desberdin eskaintzen dira. Parkea lau eremutan banaturik dago: Herria, Feria, Basoa, eta Abeletxea. Bigarren eremura heldu aurretik, zoo txiki bat dago, eta, bertan, latxa ardia, Pirinioetako behiak eta Aurizberriko zaldiak bezalako Nafarroako berezko hainbat animalia daude ikusgai.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arguedas herriko jaiak San Estebanen omenez ospatzen dira, eta abuztuko lehen asteburuaren inguruan antolatzen dira. Jaiek, guztira, bederatzi egun irauten dute.

Uztarriaren Ama Birjinaren erromeria, berez, martxoaren 25ean ospatzen zen, baina, gaur egun, iraileko lehen igandean ospatzen da.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arguedas Castejónen egoitza duen "Ebroko Kirol Mankomunitateko" kidea da. Herriko kirol taldeetako batzuk honakoak dira:

  • Arguedano Txirrindularitza Kluba

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Esteban basilikaren ikuspegia.
  • San Esteban eliza estilo gotiko eta errenazentista nahasten dituen eraikina da.
  • San Miguel basilika XVI. mendeko nabe bakarreko parrokia txikia da. Gaur egun, Arguedasen kontserbatzen den eraikinik zaharrenetakoa da. Aurrealdea, pentagono itxurakoa du, eta izardun gangez estalita dago. 2006. urtean, baseliza barruan zeuden artelanak San Esteban elizara eraman zituzten baselizaren zaharberritze osoa burutu ahal izateko. Gaur egun, San Miguel baselizan, "Informazio Puntu Orokorra" delakoa egokitu da, kanpotarrei herriari buruzko informazioa eskaintzeko.
  • Muruzabal etxea XVIII. mendeko bi jauregiren batzearen ondorioz sorturiko etxe luzea da. Adreiluzko bi atalez osaturik dago; goikoa balkoiez eta mende bereko armarri batez osaturik dago.
  • Yugoko baseliza
  • Arguedaseko nekropoli zelta[6].

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arguedasko zaborra batzeaz eta ur-hornidura bermatzeaz, "Arguedas, Valtierra, Alesbes, Milagro eta Cadreitako Mankomunitatea" arduratzen da.

Arguedastar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa